Elgoibar (Gipuzkoa)

Fraideak eskean baserririk baserri

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-014-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehen errespetu handiagoa zitzaien nagusiagoei eta baita apaizei ere. Fraideak eskean joaten ziren baserririk baserri zakuak hartuta eta hamarretakoak ematen zitzaizkien baserrietan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Adiñekuenganako errespetua lehen zauana gaur baiño askoz haundixaua zan, ezta? Disziplina haundixaua zauan lehen, ez?
- Bueno, errespetua haundixa... Oin e, bueno, lehen abade batekin berba eitteko ere gure moduko gaztia ta billurrak-eta eoten zan ta bestia ta… Gaur egunian abadia ikusten da ta, gaur ez dao sotanarik, ez dao besterik ta… parrokua dakau ta akabo! Hori juan da e, pikutara juan da hori, e! Bueno... gure gazte denporan zauan errespetua ta... Frailliak eta asko orduan ta fraillia zakua hartu ta eskian basarririk basarri ta juan ta basarrixan ematen ziuen hori edo bestia ta gure ama zanak eta hamarretakua edo atsaldia bazan ere zeoze ematen jaten zaban… Haura jan ta haren poza ta bestia ta, beste zeoze eman zakura ta hartu zakua lepuan ta beste basarri batera ta... Azpeittittik-eta erten ta frailliak...
- Holan ibiltzen zian, e?
- Bai, bai, hori akordatzen [jat] hori ere...

Egilea(k): Ane Odria

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia