Berdura plazan antzerkia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-013-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kaminerokora erromeriara joaten ziren. "Sasikoipatsu" egunean bazkaria egiten zuten. Berdura plazan antzerkia egiten zen. `Erreguetan´ abestiaren hasiera abesten du.
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon
- Data: 2002(e)ko martxoaren 11a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: EGB-013/036
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Aisia » Kultura » Antzerkia
Transkripzioa
- Gero izeten zan Kamiñerokuan zauan erromerixia orduan.
-Igandetan ere izaten zan?
- Bai, bai.
- Igandero egoten zan Kamiñerokuan?
- Bai, soiñua egoten zan. Soiñua eta... orduan...
- Juten al ziñan hara ere?
- Honbre! Ai enee! Harek egunak! Gure jangoikua! Bueno! Orduan baitta... josten ikasten ere ibili nitzan, e! Eta eitten genduan, karnabaletan, "Jueves Gordo", "Sasikoipatsu" esaten giñon, eta "Sasikoipatsu" egunian jostunak danak -erretratuak ere badaukaraz nik, eta- han ipintzen zaben, bazkaixa enkargatzen genduan igual -Kamiñerokuan ere inda gaude-, ba, ipintzen genduan, bazkarixa eskatzen genduan. Angulak eta danak jaten genduzen orduan, oin baiño errezao zian ta. Baiña orduan ere ordurako dirua zan! Ordurako dirua, oin beszela! Oin ere "mucho, pero... también ganamos mucho".
- Antzerkira juten ziñeten?
- Antzerkia zer da?
- Teatruak. Teatrua.
- A! Ein zaben teatrua batzuetan berdura plazan, bai, ein zaben, oso politta gaiñera ordurako, e! Geuretzako, ordurako.
- Eta gogoratzen al dozu?
- Bai: "Erreguetan ari nitzala eman dite albistia: ama zureak nahi ez duela biok elkarganatzia. Nola ez neukan, oraindiokan gauz hori erabakia, ber-bertatikan asmoa hartu det konbentuan sartutzia". Gero mutillak... luzia da, e!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!