Goizez eskola eta arratsaldez eskulanak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-013-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon
- Data: 2002(e)ko martxoaren 11a
- Iraupena: 0:04:23
- Erref: EGB-013/017
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
Ze ospittalian beti, hamahiru urte edo holaxe, behiñ gora ezkero, neskak bakarrikan. Behian, bai, eskola txikixan mutil ta neska. Orduan, tablia, tablia danak jaikitzen giñan ta eskolia ba, bankuak hor hasi ta honaiño, bueltan, "dos por uno es dos, dos por dos es cuatro", bueltan kantatzen genduan tablia amaittu artian, banan-banan. Goizian estudixua izaten zan eta arratsaldian esku-lanak.
(...)
Monjeri leetzen niuen, ba eurak bazkaltzen ezta! ta bentana txiki bat halakua zauken, holakotxia, ta ni han, harek bazkaltzen, ta ni "la vida de los santos, hoy de uno, mañana de otro", illeria bueno, ebanjeliua irakurtzen niuen nik haura ordubete edo, ez dakitt, ordubete ez, hiru ordu laurden edo zenbat izango zan ba jarixo hori, amaittu artian. Behiñ mariatu egiñ nitzan, makaldu edo ez dakitt nik, ta hamaikak, debilidadia ere, hazten nenguan orduan, ta mariatu egiñ nitzan, gero, harrezkero hamarretakua ematen zien beti. Urte bi inguruan leetu niuen nik harek bazkaltzen zauden artian.
Egilea(k): Elgoibarko Udala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!