Etxera bidean zuen ingurua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-013-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Maalatik Toletxe gainera igotzen zen Soteraren etxera joateko. Mojen komentua zegoen eta bidean zuhaitz ugari baserriraino. Mojekin gertatutako pasadizo bat kontatzen du.
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon
- Data: 2002(e)ko martxoaren 11a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: EGB-013/002
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak
Transkripzioa
- Zuretzako, bueno, zure kalia zelakua zan gerra aurretikan?
- Gerra aurretikan, ba, gure kalia kalia ez zan, basarrixa zan ta. Ixotzen... Maalatikan ixotzen zan Toletxegaiña esaten zitzakon. Oin bezela dana etxiak dia harek. Alde batian, Ormetxe zauan, moja frantsesen zera... konbetua. Bai, etxe haundixa Ormetxe. Eta han hori dana [lagun-lagun] ta horrek danok arbolak zian horrek, txopu haundi horrek, arbolak, Maalan hasi ta Toletxeraiño. Toletxeko basarrixa zauan eta haraiño dana arbola haundixak kerizpia [eitten], ta mojak han. Mojak frantsesak zian mojak, e! Frantsesak. Nere aizta behin gure e… —bai ba, soruak geunkazen, Olaitza esaten zitzakon, oin dana San Roke baillia da haura eta—… hara zixen atxurrakin. Eta mojia, mojak-edo ortu haundixak zeukazen, bai, ba, terreno haundixak Maalaraiño esaten dizut, Toletxeraiñuak zian eurena ta. Esan zion eze, atxurrakin ikusi zaban ta esan zion eze: "Canta […] hija mia, canta […] [zurcir, zurcir]" esan zion mojiak.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!