12 urterekin eskola utzi eta aberketak josten
Eskola 14 urtera arte izaten bazen ere, aitak neskek ez zutela eskola beharrik eta lanera bidali zuen 12rekin alpargata lantegira. Zazpi anai-arreba ziren familian.
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon - Oihana Tarragual
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 16a
- Iraupena: 0:01:14
- Erref: EGB-011/002
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Teodosia, ta hara jun aurretik, zerbitzera zenbat urtekin jun ziñan?
- Kanpuan e… zelan izan zan? Egon. Gero, handikan etortzerakuan.
- A, Kubatik etorritta jun ziñan zerbitzera?
- Bai, bai.
- A! Orduan, lehenengo aldiz…Ta zenbat…?
- Lehenengo hamentxe fabrikan alpargaterixan lanian hamabi urtekin, e! Hamalau izaten zan eskolia, baiña ni hamabira arte aillegau nitzan. Gure aitta zanak pentsatzen zaban emakumiak ez zebela bihar, jakin ezkero etxeko gauzia… matxista, orduan. Eta [basarrikua]. Gero aizta bat neukan; haura zan pixkat delikadia, baiña lana ein bihar zan, ez zan asko irabazten ere ta... Gero beste bi mutil: zaharraua, ni baiño zaharraua, ta gero txikixena.
- Zu ziñan bigarrena, ordun?
- Baiña zazpi euki zaban. Badakizu orduan zenbat ume eukitzen zeben?
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!