Aita gazterik etorria Maiorta baserrira
Aita ez zen elgoibartarra, baina zortzi urte inguru zituela etorri omen ziren Maiorta baserrira. Zortzi anai-arreba ziren eurak, baina kanpotik ekarritako beste bi ume ere hazi zituzten. Bera zen gazteena; bere aurreko anaia pulmoniarekin hil zen.
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon - Oihana Tarragual
- Data: 2001(e)ko abenduaren 14a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: EGB-010/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Familixia zuria ere elgoibartarra izan da?
- E?
- Elgoibarttarra familixia, zuria?
- Familixia bai.
- Bai?
- Bai. Aitta e… ez zan elgoibartarra izango, baiña zortzi urtekin-edo etorri ziala hara baserrira, ta ba bestiok, berriz, anaixok eta arrebok danak e… bertakuak.
- Han e… umetan, e… baserrixan, jaixo ziñan baserrixan, zeintzuk bizi ziñaten? Aitta ta ama...?
- Aitta ta ama ta beste... zenbat esango dizut? zortzi giñan gu.
- Zortzi anai-arreba?
- Bai ta bat hil ein ei, nere aurrekua, nik ez naban ezautu, baiña hil ein ei zan hiru hillabetekin-edo pulmonixan. Gero beste bi hazi zian kanpokuak.
- Bi etorri zian kanpokuak?
- Kanpokuak, oseake, haren lugarrerako ekarri zeben bat. Ta gero, haura txikixa zauala, beste bat etorri zitzakuen hareri ta gero bi hazi zian.
- A, ya.
- Bi hazi zian. Asike, ba, zortzi ta bi hamar.
- Hamar, edarki. Orduan esan dozu bat pulmonixiakin hil zala? Hiru hillabetekin-edo.
- Bai. Hiru hillabete uste dot zittuala harek. Esaten debenez, e? Ni baiño zaharraua zan ta nik ezin haren berririkan zertu.
- Aitton-amonak zuekin bizi zian?
- Aitta ta ama bai.
- Aitton-amonak.
- Aittitta-amonak, nik aittitta justu-justuan ezautu naban; amama ez, berriz.
- Anai-arreben artian, zenbagarrena ziñan zu?
- Gaztena. Gaztena ta hurrenguari sei urte.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!