Elgoibar (Gipuzkoa)

Jaietan udare, karamelo eta erroska saltzaileak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-010-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

San Lorentzo jaiak Sallobenten. Bizkaitik jende asko etortzen zen udareak saltzera. Karameloak saltzera ere etortzen ziren, baita mendi-erromerietara ere. Erroskak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta festak, jaixak, umetan, gogoratzen zera? Umetan, e!
- Bai.
- Sallobenteko jaixak.
- San Lorentzoko jaixak, bai.
- Zelakuak izaten zian?
- Ba ze esango dot ba, orduan halakotxiak usatzen zian-ta... Ba erromerixia izaten zan. Erromerixia. Eta gero, berriz, e… lehen, e… asko etortzen zian zeretik, Bizkai aldetikan e… horrek udari-edo madari-edo horrek saltzera. Ta harek egoten zian illaran ta bertakuak ere bai, basarri batzuetakuak. Eta, badakizu, mutil-koskorrak eta haretxek erosi ta... ostian karameluak. Karameleruak ere ba… hemenguak ibiltzen zian, karameleruak hamenguak, e… zuek ez zenduen ezautuko, Luis "Narru" ta izaten zian harek, han karameluekin juten zianak. Eruten zeben zer batekin, mando edo kaballo batekin eruten zittuen ta baitta igual, gaiñera, mendi-erromerixetara be igual juten zian harek! Irukurutzetako puntara be bai. Bai. Ta holaxe.
- Ya.
- Ta erroskak. Erroskak eta… Erroskak Mendarokuak.
- Bai, Mendaroko erroskillak.
- Bai, […] ez dakit zer, gaiñera erroskeria. "Bizcochos de Mendaro".

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia