Baserriko askan bainatzen ziren ezkutuan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-008-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erromerietara hasi aurretik ez zen lagunekin gelditzen eta gero segituan mutilarekin hasi zen. Hondartzara ez ziren inoiz joaten zer zen ere ez zekiten eta. Batzuetan baserriko askan bainatzen ziren, baina ilundutakoan, ezkutuan, lotsa ematen zien eta. Kalean ere ibiltzen ziren eta baita txikitoak edan ere.
- Proiektua: Elgoibartarren esanetan
- Elkarrizketatzailea(k): Jabi Leon - Oihana Tarragual
- Data: 2001(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:02:35
- Erref: EGB-008/008
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Bainuak, errekak eta uretako jolasak , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza
Transkripzioa
- Eta nun elkartzen ziñaten zuek, zuen neska kuadrillia?
- Ni erromerixara hasi aurretik, hamasei urtera artien, iñun ez, ta gero orduan hasi giñanien, ni nere adiskidiekin hasi nitzen segiduen.
- Zure gizonakin?
- Bai, nere gizona izandakuakin, nobixuakin.
- A, zure nobixuakin, bai, bai, bai. Eta erromeixan eta kalian ertetziaz aparte, zuek juten ziñaten, ba ez dakit, mendira o hondartzara o nunbaittera?
- Ez.
- Ertetzen zenduten? Ez.
- Hondartzara ez, mutillek ez zaben ezautzen eta guk ez genkixen zer zan hondartza ere. Urak billurra ematen zian. Pregaderan bakarrik ura.
- Ya. Hondartzaa?
- Ez, ez. Mendira ere gutxitan. Ba eukitzen genduen geure [barrixo…] erromeixa, ta haraxe juaten giñan […] dana.
- Eta herrira jaisten ziñaten, kaleko, ba Maala edo Errosario kalera ta?
- Bai, bai, bai, kaleko erromeixetara bai.
- Lagunekin ibiltzera-ta jaiste ziñaten?
- Ez, San Bartolome ta Trinidade ta horretan bai, e, bai, bai.
- Herriko jaixeta orduan bai.
- Bai, bai.
- Eta tabernetan ibiltzen ziñaten?
- Bai, merienda batzuk eitten genduzen tabernan ere ta txikito batzuk hartu ere bai ta…
- Ardua?
- Ardua.
- A, bueno, bueno. Ondo, ondo, ondo dao hori! Ondo dao hori! Eta errekan ta baiñatzen ziñaten gaztetan? Plaia ez baziñaten juten…
- Bai.
- Errekan-ta baiñatzen ziñaten o ez?
- Ezkutuen, ezkutuen, bestien ezkutuen, lotsau eitten giñan-ta, bestien ezkutuan. Albergan ta, askia zelan esaten jako, ba? Ura egoten da han baserrixetan, askie.
- Askia, bai, bai, bai, badakit zer dan.
- Albergie.
- Bai.
- Hantxe ta han illundutakuen.
- A bai? Han? Ondo, ondo, bai.
- Illundutakuen, lotsia eukitzen genduan-ta.
- Ta “Upai-Goitxi”n edo hortikan ere?
- […], baiñau.
- Baiñau “Upai-Goitxi”n?
- Astixa bazeuen, [ahal dan moduan], baiñau.
- Ondo, ondo.
- Baiñujantzixa erabili barik?
- Ezta pentsatu ere ez!
- Lehen ez zauan.
- Atzera lehengo erropak jantzi ta…
- Lehen ez zauan holakoik?
- Ez, […], ez.
- Oingo kontuak dia?
- Guk ez behintzat. Oingo kontuak, [zenbat kontu…] polittak.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!