Getaria (Gipuzkoa)

Goizean lanera joan aurretik hondartzara bainua hartzera eta mezara

Goizean lanera joan aurretik hondartzara bainua hartzera eta mezara <p>Elkano kaleko etxe txiki batean jaio zen. 17 urte zituela Karmen "Inglesaren" dendara joan zen lanera eta 70 urte pasatu omen ditu bertan. Goizeko seietan hondartzan bainua hartu, sei eta erdietako mezara joan eta zazpiak aldean denda irekitzen zuen. Herriko jendeak lan egin behar izaten zuen eta goizean goiz joaten zen hondartzara. Egunean zehar, ostera, dirudunak, txaletetakoak joaten ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GET-016-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elkano kaleko etxe txiki batean jaio zen. 17 urte zituela Karmen "Inglesaren" dendara joan zen lanera eta 70 urte pasatu omen ditu bertan. Goizeko seietan hondartzan bainua hartu, sei eta erdietako mezara joan eta zazpiak aldean denda irekitzen zuen. Herriko jendeak lan egin behar izaten zuen eta goizean goiz joaten zen hondartzara. Egunean zehar, ostera, dirudunak, txaletetakoak joaten ziren.

Transkripzioa

- Eta, bertan jaiotakua?
- Bertan jaidxo ta bertan bizi bizi guztidxan.
- Getaian.
- Getaidxan.
- Hemen, etxian?
- Ez, hor uan kale hartan, zu ez ziñan pasako ta, itxe txiki bat, han jaidxo nitzan. Ta uain dana bota ta berridxa in deu, habentzako, habentzako. Elkano kalian, bai, hogeita bostian. Ta ni honea etorri nitzan, hemen zeon "Karmen Inglesa" esaten zioen bat dendakin. Ta esan zion, bea ondoezik eta, gure aitai: “Markos, alaba bat bialdu bihar diazu /biazu/”, ta ni bialdu niñun, hamazazpi urtekin. Asiske, eon nax…
- Dendan laguntzea.
- Bai, beai laguntzea, lanak itea ta badakizu, lehengo ohiturak. Eta, “setenta años he pasao de pie en el mostrador”. Castellanoz ta euskeraz ta dana ingo dizut (ingo'xut)…
- Oso ondo.
- E?
- Eta hirurogeta hamar urte bertan, dendan.
- Dendan, jai ta aste, e?
- Bai.
- Ez zeon, ez zeon bakaziyoik eta…
- Ez. Ta geo nazkan…
- … ez jaiyik, eta…
- Ez. Jaitan ireki iten zan denda. […] señorak bezela mezeta, ta nik dendan eon behar izaten nuan. Ez al dakizu? Hamarretako mezeta.
- (A1) Ta gero?
- Geo ni, mezeta ni’re hamaiketan… Oan… Leheno hamarretan, ta leheno sei t’erditan. Ta seiretan hemen aurreko ni baiño askozez zaharro zan batekin hondartza, baiñua hartzea [bisera] batekin. Ta geo, sei t’erditako mezeta.
- Kontaidazu hori. Nola…
- Bai, ba!
- Goizeko seiretan…
- Goizeko seitan jaiki… bai tontuena zala, e? Ohian eon besteik eta… Jaiki, hondartza jun, baiñua hartu, sekatu ta mezeta sei t’erditan. Ta geo zazpitako, zazpik ta laurden, zazpi t’erditan denda ireki.
- Eta goizeko seiretan baiñatzea, e?
- Baiñatzea, udaan. Jun in behar da, e? Ohian bero-bero eon besteik ez, ta…
- Eta ordun normala izaten zan emakumiak hondartza jun eta baiñatzia?
- Normala ez. Normala ez zalako juten giñan goizian, lana in behar zan ta!
- (A1) Baiña gero egunez iñor ez al zan juten?
- Bai, txaletekuak eta horrela.
- Bai, baiña bertako, Getaiko jendia ta?
- Getaiko ta bai, jungo zan, baiña gitxi, gitxi…
- (A1) “La gente de pasta”.
- “La gente de pasta”, bai. Horrela nunan. Ta guk berez nola dendan lana in behar giñun, juten ez.
- Eta, trajebañuakin ta?
- Traje de bañuak ahal zala, ahal zan bezela.
- Bazeon?
- Ta burla iten zien nei. Ta nik elegante juten nitzala uste!

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia