Elgoibar (Gipuzkoa)

Antzina jeneroa zaldi edo idiekin garraiatzen zen

Antzina jeneroa zaldi edo idiekin garraiatzen zen <p>Idiekin eta zaldiekin garraiatzen zuten gerra aurretik jeneroa, Markinara... Bentan geratzen ziren. Pistolarekin bidera irteten zirela ere entzuna du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Idiekin eta zaldiekin garraiatzen zuten gerra aurretik jeneroa, Markinara... Bentan geratzen ziren. Pistolarekin bidera irteten zirela ere entzuna du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bai.
- Alaba: Bentan egoten zan ta bentia zala hor ta...
- Bai. Lehen zerak ibiltzen zian transportistak, kanbioia ta ostientzien zan bezela ta, zera, karruekin ta ibiltzen zien, idixekin ta ardaua ta Markina ta […] Elgoibartik eruten zaben dana, zera kamiorik eta ezer ez orduen. Kotxerik ez. Kotxerik gerra aurretikan dozena bat guena egongo zien Elgoibarren. Ta ostientzien geuk ezaututakua idixekin ta kaballuekin ta ezaututakuak jenerua portatzen, transportatzen.
- Ta kaballuekin be bai dilijenziak eta?
- E?
- Dilijenziak.
- Zera, bijilantiak?
- Dilijenziak.
- Karruakin eruaten zeben? Zaldixak karruakin juaten zian?
- Bai, bai, bai, bai. Karruakin ibiltzen zian. Karro lau erruberako haundixak, hortantxe dedikatzen zianak.
- Kaballuekin baiña?
- E?
- Kaballuekin?
- Kaballuekin ta idixekin ere bai.
- Ta personak han ibiltzen zian?
- E?
- Personak be hantxe? Jentia, jentia ere ibiltzen zan?
- Eurek transportatzen. Oin kamioiekin ta txofer ibiltzen dan bezela ba, harek haura zertzen zaben. Bai.
- Eta hamen gelditzen ziran, Bentan?
- Bentan, bai, bai.
- Bazkaltzen edo...
- Bai, idixekin eruten zaben Markiñara ta bueltan ta hor afaldu edo ta mozkortuta etxera igual ta. Bati idixak hor behera jun zakozen mozkortuta, baten [baten] bota hor mendixan behera ta, holakua zan orduen. Ta bidian pistoliekin erten ere igual ta.
- Bai?
- Bai. Ni gaztia nintzen baiña entzunda naon bidera ertenda diru zera erun nahi ta, ta-ta!
- Bai?
- Bai. Bai, bati esaten zaben horko basarri [...], Markiña ondokuari, erten ein ziola karreteruari, transportista zabillenorri ta zertu da ta alto edo eman dio ta beste horrek atara pistolia ta, jo ta garbi. Esaten zaben, esan eitten zan.

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia