Soraluze (Gipuzkoa)

Serenoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-003-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Serenoa. Tabernen ordutegia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gabian, tabernetan ta nahi zan ordurarte ta lagatzen zeben?
- Bai, zera! Ke ba! Gabian e, ba ordua jotakuan e... serenua, juan ta itxi ta hala! Ta [Kirueta] sereno egondako aguazilla —hor estaziñuan, hor bizi dana— harek esaten juan ederki... [Ba ei zittuan] Korostola, Calixto, beste bi edo be badittuk... hamabixetan ordua, Kalebarrenian zihar ta, Calixto ta aguazilla bera aguazillori, serenua, ta, "fi" ta, taberniori itxi ta fuera! Han bajoiak haura, Calixto, bera [allegau] orduko itxi ta kitto! argixak eta traste guztiak emendau ta, barruan jentia, baiña ezin ezer ein... Ta gero, bueltan, harek ederki esaten juan, e, bueltia ein ta bueltan juan orduko, zabalikan, tabernia zabalik, jentia, afaixa edo, zaratia edo kristua, "Nik ze ein bihar juat?", ezin ezer esan! Zabaldu, zabaltzeko ordua esaten ei juen, ixteko ordua, bueno, "Zabaldu ze ordutan ein bihar juau?", "Ze ordutan zabaldu bihar juau?", itxi hamabixetan ta zabaltzen badok hamabi ta larenetan, ba, hurrengo eguna, hurrengo eguna, haura! Baiña aiuntamentutik eitten jittuen horrek, "Bueno, hi, benga, jo-ta-dios!" Aiuntamentutik: "Hamabixetan itxi", "Ondo daok", "Zer ordutan zabaldu bihar dok?" Danak ixilik geratu bihar... Ze ordutan esan bihar dotsak, ba, hari zabaltzeko? Hamabixetan itxi... "Zabaldik hamabixak ezkero" ta... Hurrengo eguna dok, ba, behin hamabixak jotakuan... "Ba nik hamabixak bost gitxiauan zabaldu juat" Bai ba! Danak ahua zabalik lagatzen ei jittuan harek tipuak. Hortarako argixa izan bihar dok pertsonia.
- Ta hortaikuak gitxi dare?
- Egongo dittuk gaur be.

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia