Maite Vallejo Arriaga
Elgoibar (Gipuzkoa) (1936)
Biografia
Errosario kaleko `Vallejonekua´ etxean jaioa. Aita, sestaoarra, hiru urterekin etorri zen Elgoibarrera; ama elgoibartarra zen. Lau anai-arrebatatik gazteena. Aitak forjan lan egiten zuen eta amak Peñalba abarketa-lantegirako abarketak josten zituen etxean. Satur maistrarekin ibili zen Eskola Txikian eta gero eskola nazionalean. 14 urterekin ikasketak bukatu ostean, maistrei laguntzen ibili zen, ordezkapenak eginez. Miren ahizparekin batera egin zioten elkarrizketa Arrieta anaiek, Elgoibarko hainbat kontu jasotzeko. Kantu eta jolasak jasotzeko elkarrizketan ere parte hartu zuen ahizparekin batera.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
EGB-094 | 2016 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
EGB-127 | 2013 | Euskararen historia soziala Elgoibarren | Ion Arrieta Soraiz - Pello Arrieta |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute