Ate bat nola egin
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-070-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zura: arotzak eta etxegileak
- Elkarrizketatzailea(k): Anaje Narbaiza
- Data: 1993(e)ko martxoaren 15a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ELG-070/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Anaje Narbaiza
- Gaia(k): Euskara » Lexikoa , Natura » Meteorologia , Lanbideak » Arotzak
Transkripzioa
- Bai, lehenaoko baten han esan zosten, kurtiderixatik sebuak-eta hartzen zittuen eta, orduan, sebuekin eitten zeben kola hori. Eta, orduan, haretxek esan zosten gero gibeltziarena eta kontu horrek.
- Ba, hori lodixan, lodixan zenbat izango zan, ba? Hauxe katxarruau ta baiño... hau baiño mehiaua. Mehiaua [...].
- Horren erdixa?
- Bai, erdixa pasautxo... holakotxe...
- Zentimetro erdi bat?
- Bai, holakotxe bat inguru. "Ta!", ta gero "di-da-da!" jo ta apurtzen zan. Apurtu ta haraxe bota, ta han ura berotzen hasten zanian, "rrrraa", dana urtutzen zan. Ta, esan dotena, eztixa berotzen badozu, haretxen formara jartzen zan. Ta gero, ba, brotxiakin hartu ta hamen hau pegau ein bihar dozu? Bata bestian gaiñian pegau bihar dozuz? Honi, "ra-ra-ra" emon ta "blast!" ifini bestia ta listo. Beruan, artian [...]. Oin, hoztutzen bazan, ba... Baiña ez, ez zan, "así por así" ez zan hoztutzen, e! Behin berotzen zanian katxarruan, ha... denporaldixan aguantatzen [zaben].
- Neguan be bai?
- Bai, bai, bai.
- Bai, neguan be denporia aguantatzen zeban...
- Bai, bai. Ta zela egoten zan elektrikua, elektrikuan gaiñian ipintzen zan, "tak", zeinda hor, butanuan edo zerian ipintzia moduan, ta "ra!" ensegida berotzen zan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!