Ate bat nola egin
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-070-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Zura: arotzak eta etxegileak
- Elkarrizketatzailea(k): Anaje Narbaiza
- Data: 1993(e)ko martxoaren 15a
- Iraupena: 0:04:40
- Erref: ELG-070/007
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Anaje Narbaiza
- Gaia(k): Euskara » Lexikoa , Natura » Meteorologia , Lanbideak » Arotzak
Transkripzioa
- Pixkanaka-pixkanaka [ohola...]. Ohola hartzen dounian, zer ein bihar izaten dotsau atia eitteko? Lehelengo, ohola zela preparatzen dou?
- Neurrixak hartu; lehenengo, neurrixak hartu bihar dittuu. Dana: alturia, zabaleria, lodieria ta gauzak hartu ta, beno, orduantxe preparau bihar [dittue] oholak zertzeko, atia eitteko.
- Bai. Eta ya behin horrek dauzkagunian preparauta, ze ein bihar izeten jako?
- Ya, ba, kolokau. Kolokau, zertu ein bihar dozu. Atia ein bihar badozu, ba, zelakua dan atia.
- Ez, baiña lehen esan dozu "matxinbrau" edo ein bihar dala...
- Bai, matxinbria. Matxinbria.
- Matxinbria zer da eta zela etaratzen jako?
- A! Makiñan etaratzen jako.
- Bai, oin makiñak [darelako] ta lehen, makiñak ez zerenian?
- Ba, esku zerian.
- Bai. Eta zerekin?
- Esku-zepilluekin. Esku-zepilluakin. Bai. Esku-zepilluakin ataratzen gauen.
- Lan edarra, e?
- Matxinbradora ta "hembra y macho".
- Eta horrek gero lijau bihar izengo zien, ez?
- Bai. Gero lijau ta zertu ein bihar.
- Eta hori zerekin eitten zan edo zelan eitten zeben?
- Ba, lehen be lijiakin-ta zertzen zan, ta gero, bestela, zepilluakin edo zertu. Zepilluakin emon [hur] bat eta laga. Oingo moduan lehen-lehenguak oingo moduan, oin eitten dan moduan, ez ziran eitten lehen ta.
- Eta kolia ibiltzen ziñuen gero behin matxinbrau...
- Kolia? Bueno, bai. Kolia be ibiltzen da. Bai. Kolia be zertzen da. [Espigetan]-ta, atia eta ate-markuak eta zertzeko, ba, kolia-ta zertzen da.
- Orduan, esan dou atiak dauzkala oholak eta matxinbrauta doiazela. Ez? Orduan, gero, hori, ba, nunbaitten ipini eitten da.
- Armazoia ifintzen da enkolauta. [Bikolauta] ifini ta armazoia, oholak eta danak ifini zertuta, ta, ba, gero, ya kolokau eitten da. [Bisagriekin]-ta ya kolokatzen da zerian, markuan. Markua [...] moduan ipini bihar lehenengo, e! Lehenengo, markua ipini ein bihar.
- Eta markuak ez dia izeten zuzenak, eukitzen dabe hemen holakotxe zer bat, [okertua].
- A! Biribilla?
- Ez, okertuta egoten die, ez? Hola izeten die markuak. Ezta? Hola.
- A! Hor [espigia] etaratzen jate, espigia.
- Espigia. Eta espigia holakotxe... [...] izaten da espigia?
- Bai, bata alde batera ta bestia beste aldera. "Rrrraa!". Eta erdixan, "rraa!", inguletian zertuta, ebaitta, [nahi bada] ipini...
- Zela ebaitta?
- Inguletia. Hauxe.
- Ingulitia, ezta?
- Ingulete. Hamen, honetara. Begiratu. Hortik. Markua, hau da kuadrua, hau markua, ezta? Hortik [preparauta]. Hamen "rraa!" inguletian ebai ta...
- Inguletia, ez?
- Bai, zeuk markautako moduan!
- Hori da inguletia, ez?
- Bai, hori da. Hori.
- Eta kolia emoteko orduan, lehenao, behintzat, kola berua izaten zan, ezta?
- Oin hotzakin be igual eitten da.
- Eta zelan izeten zan hori kontuori, kola beruan kontuori?
- Kola beruan kontua? Panelak etortzen zian, hola, "veinte por veinte" inguruko panelak. Ta ura ifintzen dozu katxarro baten; ura, halako topin moduko zer baten edo, aproposkuek izeten zian honek [zerak]. Ta apurtu, haraxe bota. Ta uretan zertu eitten zan. Sutan ifintzen zanian, "rrraaa" ta ha dana biguntzen zan ta dana geratzen zan eztixa bigundutakuan geratzen dan modu-moduan. Ta gero, hari [...] bat emon ta "Ba! Ointxe daok ondo!". Hartu ta "ra-ra-ra-ra" emoten dotsazu ya zertu bihar dozun tokixan ta "da!" ipintzen dozu egurra edo espigia, markua edo ohola enkofrau bihar badozu edo dana. Ta "rraa!", haura hoztutzen da, pegau eitten da ta, ba, akabo.
- Ya, ta hoztutzen baldin bada lehenao?
- Hoztutzen bada, ya... Behin hoztutakuan ez dau balio. Oin, gaurko egunian, kola zurixa dao. Horrek ez daka. Horrek, "ra-ra-ra" emoten dotsazu ta akabo. Horrek ez daka zerikan.
- Eta kolia hozten zanian, zela esaten jakon?
- Atzera berotu ein bihar izeten zan!
- Bai. Eta horri kolia "gibeldu" edo esaten jatzuen?
- Kolia... Kolia hoztutzen zanian, ba, atzera berotu ein bihar izeten zan. Epeldu atzera.
- Ya, baiña "gibeldu" ez dozue ibili, ez? Ez dozue esaten.
- Ez dot uste. Ez, ez, ez. Sekula ez dotsat iñori entzun horixe.
- Kola hori etxian eitten ziñuen?
- Ez, ez. Horrek etorri eitten zian, kanpotik etortzen zian. Bai. Holakotxe kuadruak.
- Antzuolatik ez ziñuen ekarriko hori [kurtiderixatik]?
- Horixe ez dotsut esango. Ez dotsut esango nundik etortzen ziran, ahaztuta nao.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!