Mallabia (Bizkaia)

Basoak; perretxikoak

Basoak; perretxikoak Garai batean hariztiak eta pagadiak. Nahi beste perretxiko batzen zituzten; urritxak eta gibelurdinak batez ere. "Rebolloia"; "onddue"; "kuletrue".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-031-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Garai batean hariztiak eta pagadiak. Nahi beste perretxiko batzen zituzten; urritxak eta gibelurdinak batez ere. "Rebolloia"; "onddue"; "kuletrue".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Basuen, ba, haritxek eta paguek eta egoten zin.
- Haritxek eta paguek basun.
- Hagaittik egoten zin ordun perretxikuek, urdiñek eta urritxek, edarrak.
- Bu! Jan ezinddeko beste perretxiku batzen gendun guk ordun. Jan ezindde perretxikue! Bai. Etxetik urten ezk´o, perretxikue? Bueno! Ta ganauek larr´a eruten genduzen goxien, ta txapelakin, txapela bete perretxikokin etx´a.
- Eta ze perretxiko izaten zian orduan?
- Urritxe ta gibel-urdiñe ta onddue [betik ez].
- Onena.
- Urritxe ta gibel-urdiñe, haretxek izeten zien.
- Ordun ez zan ezautzen robilloie-ta.
- Ez, ez, ez, ez. Robilloie oin, ointsuen ezautu da hemen.
- A, bai, e?
- Bai. Ta guri erakutsi oskun robilloie ze zan nire lehengusu batek. Praillie zan, Perun egon zan bera, euen --hortxe [Apottekue]; Apotteko Felipe--; hona etorri zan baten. Ta hortaxek, Trabak´a giñoiezen erromerixa´ edo, ta gurekin joien hametik.
- Ez, San Martiñen errosarixue.
- Edo San Mar... A! Zeoze, behintzet, horrutz giñoiezan hortxe goiko kamiñun, ta bera konbersaziño horretxeaz ta berak [...]. [Bajatu] zan kamiñuen goittik behera piñudire [hementxe], hortxe kamiñuen goittik behera bajatu zan piñudire ta haintxe topau eban, ta "Honetxek dittuk". "Mekauen", esan nutsen "holakuk han gure piñudi baten baitte kamionkada bat be egongo zuan, ba, saso´ baten!", ta "Bai?", ta "Bai! Bueno!". Jo-ta hankapien kendu ezindde robilloie! Baiñe ez gekixen zer zan! Ta orduntxe haretxek erakutsi oskun jaten ta oin harrezkero...
- Oin topau ezin!
- Oin topau ezin!
- Nahi baiña ezin oin?
- Ez. Baiñe hori be hazten da piñudixek biher dau hor, dozena bat urte ingurue biher dittu emoten hasteko hori robilloioi.
- A, bai, e?
- Bai. Ta hobeto, gaiñera, aurretik solo edo holako ibili, ta gero piñu sartutako lekun hazten da gehixen. Gero gastauz juten da; piñue haundixe hazixez gastauz juten da. Bai. Hamen be hortxe daz piñudixek eta lehen asko hazten zan ta oin bape ez [da´...].
- Eta zuek, orduan, igartzen dozue perretxikuak be gero eta gutxiao darela edo...?
- Hori bai, behintzet. Bueno, segun. Segun zelako edadeko piñue dauen.
- Baiña, ez dakit, honguak lehen beste dare edo gastatzen...?
- Hongue pasa dan urtin asko egon da itxurie.
- Bai, bai, piñudixetan egon da, baiña orduen onddue egoten zan...
- Haritxe dauen lekun.
- Haritxe dauen lekun.
- Arbolie dauen lekun.
- Tantaixe, enjeneral. Tantaixek-eta hemen danien egoten zan, ba. Orduen piñurik ez euen ta!
- Bai, hori...
- Hamen piñurik ez euen.
- Oin hirurogei urte ta be ezautu gendun onddue. Bueno...!
- Bai, onddue asko egoten zan.
- Bai.
- Bai, baiña, enjeneral, horixe, hortxe, hor goixen be tantaixek egoten zien asko.
- Eta horrek oingo kerten-luziok barik potoluek ta azpi-zurixek. Harek, harek izeten zin ondduek ederrak!
- Kirtena sendue, sendo-sendo [kirtena], altura gitxi ta bal-bal-baltza geiñie ta onddue, ha izeten zan onddue.
- Piñudikue, enjeneral, kerten-luziaue da.
- Bai, bai.
- Eta zeuek ezautzen dozue edo sasoi baten biharbada gehixao ikusiko zan, perretxiko bat gorriska dana?
- Bai.
- Eta oso estimaua...
- Kuletrua edo esaten jakona? Bai!
- Kuletrua? Zuri-zurixe [...] lehelengo...
- Gorringua, ez? Emoten dau arrautza-gorringua dala...
- Bai, bai, bai, arrautza gorringua [lantxik].
- Bai, bai, bai, guk umetatik [ezautute] hori.
- Gero zabaldu eitten zan. Ha gaiñeko [...] tela zurixe apurtzen jakon, ta ordun, ha apurtu [aldin] izeten zan zeindde pelotie [latxik]. Ta gero zabaldu eitten zan, zabaldu-zabaldu-zabaldu eitten zan.
- Bai. Ordun be bai, ta oin be bai. Oin ba haxe ha.
- Bai, baiña oin topau be...
- Oin ez dakit nik piñuaaittik ala zegaittik...
- ... Ez dot jun dan urtietan be. Ez dot urtietan be ikusi!
- ... oin ez dou ikusi. Baiña gaztetan bai.
- Baiña guk gaztetan perretxikue ezautzen gendun... bueno!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia