Elgeta (Gipuzkoa)

Elgeta suntsituta

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bonbardaketaren ostean, Elgetako etxe asko apurtuta geratu ziren, baita eliza bera ere. Baserrietan ez zuten kalte handirik eragin. Otamendi baserrian, milizianoak egon ziren, eta etxea erre zuten kanoikadaz. Asentzio ondoko baserri batzuei ere gorriek su eman zieten, hango ugazaba bat erreketea zelako.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zer geratu zien, etxe asko geratu zien hondatuta?
-Asko, asko! Elixia be erdittik behera apurtu zeben, bota zeben. Bai. Daño haundixa ein zeben orduan.
-Eta basarrittan eta.
-Baserrixan-ta? Ez. Baiña baserrixak, hemen frentia egon zan bittartian, hementxe zan Otamendi baserri bat, ha be erre zeben. Hor egoten zien milizianuak eta kaiñonazuak jaurten zittuen horra; eta beste bat, hortxe Asentzio onduan Udaixa baserrixa dienak, hiru bizitza zagozen, ta ha inteziñuakin fan eta erre, su emon otsen gorrixek, eta erre ein zan.
-Gorrixak eurak?
-Bai.
-Zeatik?
-Pues hango uezaba pixkat reketia zala ta amenazuak, benganzia.
-Eta etxia erre otsen?
-Etxia erre otsen?
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia