Elgeta (Gipuzkoa)

Bera eta ama etxea eta ganadua zaintzen

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-039-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Olaegi inguruan, beraiek ez zuten tiroketarik izan; baina, fronte bien erdian zeudenez, handik alde egiteko agindua jaso zuten, eta izeko biren etxera joan ziren etxeko guztiak, ama eta bera izan ezik; beraiek ganaduak eta etxea zaintzeko geratu ziren. Beldur handia pasatu zuten zazpi hilabetez. Milizianoak produktuak erostera joaten ziren beraien etxera. Neguko gau batean, milizianoak agertu eta ganadu guztia kendu zieten, idiak izan ezik. Horietako behi batek milizianoei hanka egin eta etxera bueltan etorri zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zuek euki ziñuen bape tiroteorik Olaiko inguruan?
-Ez. Baiña billur haundixak pasatzen giñuzen. Eske hemen emon zaben ordena bat, linea bixen erdixan zela geldittu giñan, ba aldetzeko. Ta alde zeben aitta-zanak eta anaiak eta arrebak eta danak fan zien; guk hemen ¨[...] ostian gengozen, tia bi baserixetara ezkonduta, ta haraxe. Lineatik kanpora behintzat. Ta geldittu giñan ama ta bixok.
-Etxian?
-Etxian, baserrixan. Bai, ganauak be gobernau ein bihar zien eta. Etxia zaindu bihar ta gu ta bixok. Gu, ama ta bixok, bixak hortxe egon giñan denpora guztian, zazpi hillabetian. Baiña billur haundixakin. Ta harrezkero iñoiz komentau dot, joño, gaur holakoik balitza neu enintzakela egongo. Orduan ba basarrixa, ganauak be zaindu ein biher zien-eta.
-Gaur ganaurik be ez, ezta?
-Ez, baiña orduan bai. Ta hortxe egon giñan.
-Eta milizianuak edo nazionalok ostu edo zeozer ein otsuen?
-Ez. Gurera etortzen zien, milizianuen bendian zaon gure zonia, eta etortzen zien, ia ezautu zien-eta, sagarrak erostera ta arrautzak-eta erostera etortzen zien.
-Erostera?
-Bai, bai. Batak dozena bi sagar eta bestiak sei arrautza edo. ¨[...] eukitzen giñuzenien emoten gontsen eta pagatzen zeben harek, ordaintzen zeben. Ta gero negua legau zan, ta etorri zien gau baten eta ganau guztiak hartu eta eruan oskuzen.
-Eruan eiñ otsuen ganauak?
-Danak, danak!
-Iri ta guzti?
-Irixak ez zittuen eruan zeaittik irixak eitten zeben, karreterixan eitten zeben materialak eruatera milizianuei, ta hemen goixan zaozen, hemen, goiko baserrixan, Torrezar edo, lehen esan doten etxe hortan, ta lanak eitten zittuen. Eta pentsaizu, hemen Elgetan kamioi baten sartzen dabizela behi batek hanka eiñ otsan, soltau ein zan, eskutik hanka ein otsan, ta etorri zan baserrira.
-Zeuen behixa?
-Bai, bai. Gu obera ezin fan, laurak ingurua zan-ta. Meee! "Pinta etorri da". "Pinta?" Pentsau ¨[...] zaratia. Zabaldu otsan atia ta ta!, kortara.
-Ta bestiok, miau?
-Fuera, gehixau zer zanik be ez. Deklaraziñuak bai ugari, zer eruan oskuen, zer kantidade eta zelakuak-eta bata ta bestia, baiña akabo: fanak fan.
-Zenbat behi kendu otsuen orduan?
-Ba lau behi.
-Ta bat bueltau?
-Bai.
-Oseake hirukin geratu zien eurak?
-Bao. Ta gero txahalak.
-Txalok be fuera!
-Bai, bai.
-Eta hori milizianuak eruan euen?
-Bai, milizianuak.
-Nora edo zertarako edo?
-Hori erak jakingo dabe.
-Eta hori ia galtzen ebitzela edo oindiok frentia...
-Frentian zaozela, frentian zaozela. Handik gerora be frentia egon zan hemen. Izango zan hori febrero aldian edo izango zan. Ta eruan zittuen ta akabo.
-Eta zuek kortia hutsik.
-Irixak salbau zien etxian ez eozelako, ezta?
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia