Elgeta (Gipuzkoa)

Garai bateko estratak (bideak)

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-035-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Erromeriara Asentziora eta Salbadorrera joaten ziren. Lanetik irtendakoan Munazuritik ganadua ekartzen zuen. Lehenago ez zegoen ganorazko biderik ("estartak" bakarrik) eta lokatzez beteta ibiltzen ziren. Angiozarrera nondik joaten zen. Bizikletarik ez zuten izan sekula etxean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Dana lana ez zan izango, baiña? Zeuek be zeoze eingo ziñuen. Oin kartetan eta sarri eitten dozue. Lehen be zeoze eingo ziñuen. Dana lana ez zan izango. Erromeixaik be egongo zan edo zeozer.
-Erromeixak bai Salbadorren-eta, Asentzion-eta. Holakoxe...
-Ein dozuez gaztetan?
-Kartetan, nik ez dakit kartetan. Nik ez dot ikasi be kartetan, eta nik begira disfrutatzen dot gehixao. Nik jokatzen baiño..., ni ez nai kantsatzen.
-Eta lehenago ze eitten ziñuen, lanaz gaindi zer?
-Lana; hortik urtendakuan, taillerretik urtendakuan, ganaua ekartera. Zerraduran egoten zuan Urdazurin eta, hamen Salbadorren eta, ganaua ekartera etxera. Eta hortxe bidian lokatza artian dinbirri-danbarra. Oingo bidia-eta, Salbadorrera-eta orduan egon bazuan... Holakotxe lokatziakin fan eta etorri. Ez euan orduan bideik. Hortitxik faten zan Anguzarrera, e!, hortitxik gora fan. Baiña zuen tio Jose Luis-eta, Jesus...! Iziar-ta, han goiko txabolia-ta, handitxik goittik Olatza guenera urten. Baiña esaten dotsut, zelako estartak! Harek zittuan lokatzak, eta harek zittuan... Enee! Asentziora fan bihar eta...
-Bizikletaik-eta euki dozue?
-Nik etxuat ikusi be ein gure etxian bizikletaik. Iñoi be ez. Ez mutillei, anaiei eta ez...
-Lanera joateko be bertan taillera.
-Bai.
-Orduan biharrik be ez.
-Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia