Elgeta (Gipuzkoa)

Baserriko lanak; inguruetan soro eta zelaiak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-035-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lantegitik irtendakoan baserrian ere lanak egin behar izaten zituen. Ganaduarendako arbitara joaten zen. Baratzean eta soroan lan egin behar izaten zuten. Inguruak nolakoak ziren lehenago.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta bestela lana basarrixan be bai. Zu kalian bizi izan ziñan, baiña basarrixan...
-Bai. Handik urtendakuan arbittara Salabadorpera. Ai..., ha zuan bizimodua!
-Arbittara?
-Bai. Ganauak zeren gurian eta.
-Zenbat buru?
-Bat. Batendako lekua eta astotxo batendako.
-Familixia edarra...
-Hoixe.
-Ze lan eitten zan orduan, ortulana?
-Amak eta bai. Ortua eta soluak be bai. Soluak Lindazurin bat, Salbadorren beste bat zuenan onduan, beste bat Kantoe ostian, eta beste bat San Roke ostian dao. Horren danon jabe Migel da.
-Oiñ ikusten dogu piñuak eta, baiña orduan ez zan izengo holan?
-Ha piñua goiko kalian daona, horko kamiño onduan?
-Bai, oiñ ikusten dou piñua-eta dezente, baiña lehen ez zan izengo holan?
-Keba! Orduan ikusten zittuan Olatza-ta, Miravalles-ta elegante de verdad, e!, baiña oiñ ez. Ez Asentzio-ta ez e; tapauta Asentzio be piñuekin behetik gora.
-Asentzio holan ezautu dozu, oin dagon moduan?
-Keba! Al contrario. Garbi eta ederki ikusten zan ermittia. Bai, ointxe, ura-ta gutxitxuao, ezta?, arbolak-eta loratuta edo ojatuta-eta hola egoten zian-eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia