Elgeta (Gipuzkoa)

Gerra garaian, etxetik alde eginda

Gerra garaian, etxetik alde eginda <p>Zazpi hilabete iraun zuen fronteak. Ezkurrez egindako ogia jaten zuten. Bernarda gurasoekin mendiaren beste aldean zegoen Egoarbitza baserrian egon zen bizitzen, aita hangoa zuen-eta. Milizianoek ardiak jaten zizkieten, lantzean bat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-033-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zazpi hilabete iraun zuen fronteak. Ezkurrez egindako ogia jaten zuten. Bernarda gurasoekin mendiaren beste aldean zegoen Egoarbitza baserrian egon zen bizitzen, aita hangoa zuen-eta. Milizianoek ardiak jaten zizkieten, lantzean bat.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbat denbora pasatu zun gerrak han Elgetan?
- Sei hillebete edo zazpi hilletete. Zazpi hillebete usten dot.
- Goseik pasa zenduen zazpi hillabete hoietan?
- Ogirik ez, ogixa ezkurrana. Bai, bal-bal-baltza ekartzen oskuen, ekartzen eban anaiak, harrixa baiño gogorraua itten zan momentuan, ta ezin jan baiña hantxe. Gero, esan dotena, honek sartu zienian ekarri eben ogixa, ta nik esaten neban, gerriak nahi dabena ein daixela, behintzat ogixa ekarri dabe. Ta gero bestekaldera pasau giñan gu ta esan dotena, han bestekaldian euan jentia bueno, montoka, e! Bai ba, etxietan danak alde einda eozen eta.
- Zer egin zuen, Elgetatik jendeak alde egin eta mendira?
- Etxietara, atzeko etxietara. Heren etxiak, e, lagun bat edo itxi ta ba bestiak familixak heren trastiekin etxietara. Ta han egon giñan. Ta gero han Eguarbitza, zuk ez dozu entzutia eukiko Eguarbitza, famosua da baiña Elgetan Eguarbitza.
- Basarrin bat?
- Gure aitta zana zan hangua. Atx ondua, atxa, atx ondua entzunda daukozu, atxa? Haretxen onduan dago etxia, ta han egon giñan gu. Baiña ni han egon nitxan aittakin eta amakin. Ardixak etortzen zien, ardixak eruanda euazen hara, hara etxera, tianera, ta ardixak etortzen zian mendira, ta gure aitta zanak ezautu: "Hamen ba, hamen datoz oin be gure ardixak, koittauaok", ta milizianuak lantzian bat jan. Harek jan itten zittuen; aittak igarri geruao ta gutxiaora doiana, ta fan eta zazpi edo ekarri zittuen kortara. Baiña bestiak jan otsazen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia