Baserriko lanak eta eskola
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-029-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserrian egiten zituen lanak aipatzen ditu. "Ittulan" egitea zer den azaltzen du. Zazpi urterekin mojen eskolara hasi bazen ere, mojena ordaindu egin behar izaten zen eta Juanita eta etxekoak eskola nazionaletara pasa ziren. Adin ezberdinetakoak batera joaten ziren eta gaztelaniaz ikasten zuten, euren artean euskaraz egin arren. Apaiza joaten zitzaien eta dotrina ikasi behar izaten zuten.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Josu Mendicute
- Data: 2008(e)ko apirilaren 16a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: ELG-029/004
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Dotrina
Transkripzioa
- Eta eskolara lehenengo aldiz zazpi urtekin?
- Bai, komuniua ein bihar zan ta. Komuniua eitteko [sasoia] allegau zanian, zazpi urtekin, etorri ein bihar.
- Monjetan?
- Bai, mojak be bai ta maistrak. Mojetan pagau ein bihar zan eta guk ez genduen dirurik eta maistra nazionalekin ibili giñan. Nazionala, ba, ez zan pagau bihar izeten.
- Bai, bi eskola zeuazen, ezta?
- Bai, orduan eozen mojak eta nazionalak. Ni nazionalekin ibili nitzan. Orduan, han liburuak be ez giñuzen pagau bihar ta.
- Eta edade diferentietako jendia zeuazen?
- Bai, edade diferentetakuak, oingo moduan partiduta ez, juaten giñan danok hantxe. Bai. Mojetan eskola txikixa eta eskola haundixa eozen. Lehenengo mojetan sartu nitzan eta gero, ba, pagau ein bihar zan ta.
- Dana erderaz ematen zenuten, ezta?
- Bai, erderaz eta euskeraz.
- A, euskeraz be bai?
- Euskeraz ez giñuan eskolaik eitten, baiña berba hitz ein. Ta maistria, nazionalera fan nitzanian, ba, euskeraz baekixen, baiña eurak erderaz. Bandera nazionala-ta ipintzen zien ta. Eskusaura ta "al servicio" ta, ikesi, buruz ikesi bihar, "permiso para el excusado", "permiso para el excusado" ta ikesitta juan nitzan ta... baiña ez neban ikesi zer kontestau bihar ostan! Ta "vete", ta nik ez nekixen "vete”k zer esan gura eban! Ta “juan zaitte ba!”. Eske ez genkiun letra bat be erderaz eta.
- Zenbat urte juan ziñan monjetara?
- Mojetara zazpi urtekin.
- Baiña noiz arte?
- Ez dakit noiz arte egon nitzan.
- Gerria egon arte?
- Ger... Ez, gero nazionalian ibili giñan gerra denporara arte. Gerra denpora ostian be pixkaten ibili nitzan, baiña gero ez, gero [kalera]. Zeozer, behintzat eskribitzen eta leitzen-ta ikasi giñuan ta.
- Ta errezatzen edo?
- A! Hori bai. Hori... Abadiak etortzen zien elixara, edo zerera, eskolara, ta dotriñia preguntau ta gabian ohera juandakuan ikesi bihar izaten giñuan hurrengo egunian lekziñua hartu bihar oskuenian.
- Jakin [...]?
- Jakin ein bihar.
Egilea(k): Xabier Berasategi (Eibar BHI)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!