Elgeta (Gipuzkoa)

Arropa eta oinetakoak erosteko dirurik ez

Arropa eta oinetakoak erosteko dirurik ez Sebastian anaiaren gabardinarekin joan zen ezkontza batera, aitaren lutoa besoan jarrita. Arropa berria gutxitan izaten zen eta halakoetan pozik. Garai batean modan egon ziren gabardinak. Kalera joaten zirenean poltsan eramaten zituzten aldatzeko oinetakoak. Inguruetan etxean kubiertekin egindako abarkekin ibiltzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-014-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Sebastian anaiaren gabardinarekin joan zen ezkontza batera, aitaren lutoa besoan jarrita. Arropa berria gutxitan izaten zen eta halakoetan pozik. Garai batean modan egon ziren gabardinak. Kalera joaten zirenean poltsan eramaten zituzten aldatzeko oinetakoak. Inguruetan etxean kubiertekin egindako abarkekin ibiltzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

S: Nik esan naban oiñurrenguan be, bodara honen gabardina batekin. Aitta hil zanian, hamabost urtekin, orduantxe urtia-edo eta, lutua-edo, lehen halako brazaletia eruaten zan. Honen gabardiñiakin, [barrixa eruango eban edo], ni honenakin fan nintzan-eta. Nere ustetan elegantiao fan nintzan! Honek igual urte bixan edo hiruan ibilittako gabardiñiakin.
R: Baiña zenbat bidar jantziko eban gabardiñia? Ein bai holakotxe zeren baterako, baiña gero jantzi be ez. Oin jazten dan moduan ez behintzet! Beti gordetzen geroko denporarako.
S: Gabardiñia sasoe baten moda-modan egon zan, e, bueno!
R: Oin plazara be edozein erropa jantzitta, elegante joaten jatzu jentia gero, e! Konprak eittera be eta danera.
S: Hamen basarrittarako ez euan jaztekoik ezebe. Etxetik urten orduko bustitta zagozten. Zapatak apurtuakin ibiltten giñan.
R: Beti aldatzeko erropakin, gaiñera; gero oiñetakuak, kalera fan bihar bazan, hartu poltsan eta oiñetakuak aldatzeko kalian.
S: Honek gomazkuak gero bai urten eben, gu haundi egin ta gero. Gomazkuak, edozer, ez dakitzu? Zapata, bota, edozer; baiña aurretik dana sueliakin; eta suelia behin busten bazan, segittuan apurtzen giñuan. Gero bai, gu haundi egin giñanian bai. Baiña aurretik? Bueno, bueno...
R: Ez euen dirurik-eta, orduan ez euen-eta.
S: Desastre. Etxian einddakuak, hamen Angiozarren einddakuekin-eta, Elgetan bertan eta etxian einddakuekin ibiltzen zien. Automoillan erroberia ipiñi, kubiertia azpixan, eta haren gaiñian beste zer bati ein-eta. Labanauak! Lagunak eukitzen zittuen, gu hortara ez giñan ibilli, baiña antzera, danok antzera.
-Gaiñera, sasoi hartan danok antzera, ezta?
S: Bai, bai. Ezebe ez euan aldeik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia