Elgeta (Gipuzkoa)

Angiozarko eskolatik Elgetako fraideetara

Angiozarko eskolatik Elgetako fraideetara <p>Angiozarko eskolan ez zuten gauza askorik ikasi. Eskola utzi eta 13 urte bete baino lehen neskame joan zen Rosario. Sebastian eta Julian fraideetan ibili ziren gero Elgetan eta han askoz gehiago ikasi zuten. Irakasle onak zituzten, batez ere, don Felix. Julian gero gau-eskoletan ibili zen. Sebastian Eibarko armeria-eskolan ibili zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-014-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Angiozarko eskolan ez zuten gauza askorik ikasi. Eskola utzi eta 13 urte bete baino lehen neskame joan zen Rosario. Sebastian eta Julian fraideetan ibili ziren gero Elgetan eta han askoz gehiago ikasi zuten. Irakasle onak zituzten, batez ere, don Felix. Julian gero gau-eskoletan ibili zen. Sebastian Eibarko armeria-eskolan ibili zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta eskolan zer ikasten ziñuen, "sumar, restar"...?
R: Honek gehixao ikisiko eben, baiña guk behintze dividirreraiñok eta akabo.
S: Elgetan bai, Elgetan asko.
J: Elgetan [maixu] onak eren, Elgetan frailliak.
S: Maixu bat don Felix-edo ona eta.
R: Eta honek Txanbolinttenekuak be bai.
S: Eskolia Elgetan zatixa gehixao. Gero Angiozarren gure edadetik atzeraokuak ikasiko eben baiña.
R: Bai, zer egongo zan gero be. Angiozarren, e...
-Zuk Angiozarren ikasi, eta gerora?
R: Gero iñora be ez. Hamaika urte baiño lehenao fan nintzan auzo batera kriada.
-Orduan hori izaten zan, ezta, hamabi-hamahiru urte...
R: Bai. Honek gehixao eingo eben igual.
J: Gutxiao!
S: Honek gehixao, gabeko eskolan ibilli zan gero.
J: Bai, gabeko eskolia...
S-R: [...]
-Eta gabeko eskolia ze zan ba?
S: Ein biharra eta illuntzixan zazpiretatik beratzietara edo, ez dakitzu? Basarrixan biharra ein egun guztia eta gero gabian.
R: Baiña zeoze pagauta.
S: Bai. Norberak pagauta.
-Eta zeiñek emuten zeban gau-eskolia?
S: Berak maistruak. Aurretik emoten ebanak.
R: Gero hemen beste andra bat egon zan, Bittori edo.
S: Emakumiena.
J: [...]

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia