Elgeta (Gipuzkoa)

Gidatzeko baimena Arraten atera zuten

Gidatzeko baimena Arraten atera zuten <p>Rosario Bergarara joaten zen tratuarekin hasieran, baina autoa erosi zutenetik Arrasatera. 40 urterekin atera zuten karneta Rosariok eta senarrak, biek egun berean. Arraten ateratzen zen gidatzeko karneta orduan. Azterketa teorikoa Arrateko Kantabria jatetxean egin zuten. Baserrietako emakumeek beharra izaten zuten eta horregatik atertazen zuten gidatzeko baimena. Lehen autorik ere ez zegoen eta ezta biderik ere.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-014-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Rosario Bergarara joaten zen tratuarekin hasieran, baina autoa erosi zutenetik Arrasatera. 40 urterekin atera zuten karneta Rosariok eta senarrak, biek egun berean. Arraten ateratzen zen gidatzeko karneta orduan. Azterketa teorikoa Arrateko Kantabria jatetxean egin zuten. Baserrietako emakumeek beharra izaten zuten eta horregatik atertazen zuten gidatzeko baimena. Lehen autorik ere ez zegoen eta ezta biderik ere.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hemendik jokerarik bazeuan Mondrauera joateko?
S: Bai.
-Gertuao eukiko dozue?
R: Gu faten giñan, e, plazara faten nintzan, e. Kotxia ekarri giñuanian... Ia berrogei urtekin [...] kotxiok-eta.
S: Aurretik Bergarara. Eta honek kanbixau eben gero, astuakin faten zien Bergarara, eta gero kotxia ekarri ebenian, danak Mondragora gero, tratuakin. Joen, gero edarto. Hamendik Mondragora segittuan dao ba. Bueno, honendako etorri zan, e, bentajia demasa!
R: Berandu hartuta, baiña kotxia kotxia derriorra zan, hemen kotxe barik ezin zeikien ibili, eta berrogei urtekin-edo hartu giñuan guk karneta. Derrior, obligauta; obligauta.
J: Puxkat egun baten ikesi eta egun baten aprobau.
-A bai, e?
R: Motorran-eta ibiltzen zan aurretik-eta. Baiña nik ez nekixenez zetarako zan enbragia, zetarako zan azeladora...
-Baiña normala, ezta?
R: Ba hoixe. Eta ikisi ba zer ba...
-Karneta nun ataratzen zan?
R: Arraten. Egiñalian kalera. Han txabolatxo bat dao, eta [han geratu]. Arratera faten naizenian beti esaten dot: Hementxe geratu nitzan ni karneta etarata, laga nindduen eta honek aurrera oinddio segi [...]. Teorikia aurretik bertan ein saloi baten, sala baten eta...
S: Kantabrianian, tabernia, zeuan kuarto bat, eta hantxe.
-Teorikua?
S-R: [...]
R: Elorrixoko batek hartu eban behintzet kalabazak-eta. Gu pozik emon oskuenian, etxera. Hori izeten da, hiru-lau lagun alkarrekin ibiltzen ga-eta: "guk ein giñuan ba, e! Harek karneta etara ebenian bezkaldu barik etxera etorri giñuazen ba!" Santi [Larreak] zenbat bidar esan doskun.
S: Karneta etara eta etxera. Lehen ez zan oingo moduan-eta.
-Zelebraziñoren bat... Orduan, gaiñera, sasoi horretan andra askok etarako zeben karneta, basarriko andra askok?
R: Bai, bai.
S: Bai, basarrikuak, honen edade ingurukuak ekin zien eta danak handik beherakuak...
R: Baiña aurretik ez.
S: Aurretik asko ez.
-Baiña esatia nahi dot basarriko andrak kalekuak baiño...
S: Falta gehixao eitten otsen eta.
J: Gure edadekuak (Jareikuak) mordua geratu zien orduan, ez ebela pasauko-eta. Bai ba.
R: Gure aiztak, guk be danok. Gu be aizta mordua ga eta danok, nere atzetikuak etara eben behintzet eta. Harek kalian bizi zien, baiña harek be etara ein eben.
S: Basarrikuak gehixenak.
R: Nezezidadia, derriorra zan. Hemendik urten bihar baziñuan ba... Eta gizonak bakarrik ez, andriai be falta eitten otsan...
-Plazara joateko?
J: Andriak gehixao...
R: Plazara eta ostian ibiltzeko.
S: Eta etara barik geratu zana pena, penetan. Hamen badaoz andra batzuk etara ez zabenak, eta penetan.
R: Bai, goguan daukat, Rufinai, hemen azpiko andriai entzuten dotsat, harek larogeta hamaika urte, eta: "Kirieleisonak errezau biharrian, ikisi biharrian orduan ikisi baleu sikiera teorikia", zenbat bidar esaten eban horrek be. Orduan erresaixua eta, ez dakitzu? Kirieleisonak-eta horrek, harek ikisi zittuala, baiña teorikia ikisi baleu nahixao ebala, eta holakuak esaten zittuen.
J: Baiña ha be pasau zan-eta...
S: Oin danak etaratzen dabe-eta. Neretako ondo dago hori etaratzia, eskolia...
-Badare gauza batzuk sobran ez darenak, ez?
R: Gure loibak-eta Zaldibarren bizi dia, eta trenan estaziñua, behian, erak bizi dian behian, eta autobusak eta danak, baiña harek bixak atara dabe harek be.
-Badaezpada...
R: Bai, bai. Eskolara eta lanera fateko be derrior [...], eta gero be bihar bada eta...
S: Gure aurretik gitxi zagon.
R: Kamiñoik be ez zaon-eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia