Elgeta (Gipuzkoa)

Arantzazuko abadeak ejerzizioak egitera etortzen ziren

Arantzazuko abadeak ejerzizioak egitera etortzen ziren <p>Lehen Arantzazutik abadeak etortzen ziren noizbehinka ejerzizioak egitera. Baserritarrak nekatuta etortzen ziren, eta batzuek lo hartzen zuten. Zer santu dituzten gaur egun elizan eta prozesioa non egiten den.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-011-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehen Arantzazutik abadeak etortzen ziren noizbehinka ejerzizioak egitera. Baserritarrak nekatuta etortzen ziren, eta batzuek lo hartzen zuten. Zer santu dituzten gaur egun elizan eta prozesioa non egiten den.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Etortzen zien Garizuman edo Arantzazutik edo abadiak...?
-Ejerziziuak emutera, bai. Jota bota kurtiña baltzok, tapau elixia, erdixak lo. Uberatik-eta jentia basarrittik eta etorritta, kantsauta. Elixan zer [...] gizajuak, erdixak lo. Ordubeteko sermoia, atsaldian, atsaldeko lauretan-edo ipiñi sermoiok, etorri kantsau-kantsau eindda, erdixak lo hartu... Ejerziziuak esaten otsen horri. Gero asko segidu dabe horrek ejerziziuok, e. Gure denporan ni indda nago ejerziziuak Donostian, indda nago; eta Loiolan be bai. Bai, bai, guk ondo sartuta dakaguz buruan gauza guztiok.
G: Aste santuan politto egoten zan. Aste santuan be egoten zien prozesiñuak Eguen Santu eta Bariku Santu...
-Elegantiak egon die Elgetan. Hemen santuak-eta oso-oso-oso dotoriak daoz. Eruaten dabe hau..., danak moro jazten dia. Urte morduan ez da ein, bai, eta apaiz bat euki dou gazte bat Bergakua eta harek zertu dau atzera, eta ein dau urte bixan edo hiruan; dakagu Jesukristo Andakua, edo Jesukristo hilddakua be ederra, aberatsen batek erregalauta. Gero dago beste bat eindda zerak, Jaiotzakuak; hau andakua, Kristo Andakua esaten otsena. Ama Birjiña Doloretakua be dotoria dakagu, dotoria; eneee! Ha mantilla ederrakin-eta. Eitten da prosoziñua plazatik bueltan, ederra, iez be egin zan, e. Fotografixak be etara zittuen. Eta gero San Juan eruaten dabe aurrian; San Juan, ez dakizu ha txikitxua?

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia