Elgeta (Gipuzkoa)

Lanik gogorrena Gabonetatik aurrera: esnea batu, gaztagintza...

Lanik gogorrena Gabonetatik aurrera: esnea batu, gaztagintza... <p>Artzaina izatea gogorra da, lan asko. Sasoirik gogorrena Gabonak ostean hasten da: bildotsak atera behar, ardiak gobernatu, gero esnea batu eta gaztagintza... Lan gogorra da. Esnea batzea baino, gerokoa da txarragoa: gaztak egin, ontziak garbitu... Eta gainera berandu amaitu. Esnea batzea (jeztea) ez zaio sekula gogorra iruditu; erraz egin izan du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-005-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artzaina izatea gogorra da, lan asko. Sasoirik gogorrena Gabonak ostean hasten da: bildotsak atera behar, ardiak gobernatu, gero esnea batu eta gaztagintza... Lan gogorra da. Esnea batzea baino, gerokoa da txarragoa: gaztak egin, ontziak garbitu... Eta gainera berandu amaitu. Esnea batzea (jeztea) ez zaio sekula gogorra iruditu; erraz egin izan du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gogorrena ze da?
- Gogorrena hemenditxik aurrerako zererakua, neguko asuntua ardixana. Jaten be etxian emon bihar. Gero, etara be egualdi ona bada in in bihar dozu ardixa kanpora. Ardixa bakarrik, barruan bakarrik be ez da ondo egoten, pixkat kanpua be… Nahiz ta bedar gutxiao jan erein, pixkat freskatu ein bihar dau. Ta artzai haundixak hor, ba, hemen Gipuzkuan darenak eta, hor Urbixan-eta badakizu zelako errebañuak egoten dian? Bostehun daukezenak eta. Harek neguan… ño! gogorra pasatzen dabe negua, gogorra! Lagun bi edo hiru bakarrik eta bostehun… zazpirehun ardi [daukezenak] be badaoz ta harek… buf!, negu gogorra.
- Ta ze da gogorraua, esnia batzia edo gaztaiak eittia edo moztia…?
- Bai, danak, danak. Batzia bakarrik ez da gogorra. Batzia be bai, obligaziñua daukazu, goizian ta illuntzian batu ein bihar dozu ta ein ein bihar da obligatorixua. Bestela, ez dao zerik, baiña… Obligaziñozkua da, baiña gero… geroko lanak. Neri beti batziak sekula ez dosta emon bilddurrik, lehelengo lana dalako. Gerokuak. Gero: gaztaiak eittia, gero ontzixak garbittu bihar gaztaiak eindakuan. Harek danak ein bihar dozuz. Ta harek atzeneko lanak berandu izaten da ta ha izaten da nekosua, azkena.
- Nekatuta ta…
- Nekatuta ta berandu ta lo itteko gogua ta danak indda. Lehelengo lana, ba, batzia. Ba! Batzia, ba… Batzuk esaten dabe batzia ta… Ez, batziaaittik ni neu sekula ez naiz kejau.
- Batu zelan eitten dozue? Barruan?
- Bai, barruan, bai. Bueno, kanpuan be bai, e! Guk ardixak kanpuan askotan batzen dittuu. Oin, fan dan urtetan, ba, gutxi dakat eta barruan. Baiña nik, ostian, edozein lekutan. Udabarrixan egualdixak ondutakuan “da!” pilau pista batera ta […] txakurra ipini aldamenian ta geldi-geldi ardixak.
- Bai, e?
- Bai. Ta norberaana etorri, gaiñera, asko batzera, [erak gustora]. Bai. Nik kontrola itten nabenian hor Legazpikua etortzen zan Bautista Otaegi. Oin Arantzazuko hor zerian artzai-eskolan egoten da eskolak emoten. Ta ha etortzen zan lehelengo hona ta esaten eban —Legazpikua zan ta—: “Harrittuta, harrittuta egoten naiz ni holan ardixak etortzia”. Ta nereana etorri [eitten…] ardixak. Neu makurtu ta nik eingo naben… Posturia igual in baneu irabazi: metro-kuadrua ifini norbera urten barik egoteko ta berrogeta hamar ardi igual batu baietz han. Etorri eitten zian ta! Norberak hauxe bakarrik ein bihar. Etorri. Ta… “Harrittuta egoten naiz ni, holan ardixak etorri bihar —esaten eban—. Beste errebaño batzutan ihes itten dabe batzuek”. Ta [neri] be badakat bat ihes itten dabena oin be, baiña… Batzuek batzen hasittakuan gustau ez batzerik eta ihesi igual! Ta besteko baztarreraiño juan bihar harrapatzera. Ta gurian, bueltan-bueltan etorri, etorri ta norberari bizkarrian hazkaka ardixak buruakin ta [harutz juateko].

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia