Elgeta (Gipuzkoa)

Gari-jotzea eta galafariak

Gari-jotzea eta galafariak <p>Garia auzolanean egiten zen: bai gari-ebateak, bai gari-jotzeak... Ondoren galafaria egiten zen, ospakizun moduko afaria. Gari-jotzea oso gogorra zen, zikina, beroarekin egin behar</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-005-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia auzolanean egiten zen: bai gari-ebateak, bai gari-jotzeak... Ondoren galafaria egiten zen, ospakizun moduko afaria. Gari-jotzea oso gogorra zen, zikina, beroarekin egin behar

Transkripzioa

- Eta izenik bazekan? Gari-jote afarixa edo deitzen jakon?
- Bai, hori... Bai, gari-jote afarixa, galafarixa.
- Galafarixa?
- Bai, bai, galafarixa.
- Holan, auzolanian eta gauza asko [eingo zan], ezta?
- Bai, auzolanian eitten zan. Auzolanian eitten zan.
- Garixa eta beste gauza asko, ez?
- Bai. Lantzian etxe batekua jo, lantzian etxe bat... Gero hara... Bata bestiai lagunduta eitten zan auzolanian. Ebaten be bai. Ebaten be... Ba, lehelengo heltzen zian etxe batian igual, ta geruao bestian. Ta zenbat eta altuauan geruao. Azkenengo hemen heltzen zian garixak. Ta lehelengo behekuak ebatera nobera juan bihar behera; ta gero behekuak etortzen zian gora azkenian gari-ebatera. Ta gero jotera iguala. Lehenengo hasten zian leku baten, ta etxe morduak bata bestiari lagundu ta gari-jotia. Baiña gari-jotia lan txarra zan. Puo! Beruakin in biharrekua; berua komeni izeten zan beti gari-joteko. Ta beruakin hautsa ta zikiña eukitzen zaben, ta bof! Izardixa ta jo-ta hautsak be erreta ibiltzen giñan. Txarra gari-jotia; neri gutxien gustau jatan ofiziua. Gari-jotia baiño txarraorik bapez. Oin, atzenian, ba, afaldu ta juergia ta ondo. Baiña ordu batzuk txarrak pasau bihar.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia