Elgeta (Gipuzkoa)

Sei hilabetez lan gutxi, baina beste sei hilabetean asko

Sei hilabetez lan gutxi, baina beste sei hilabetean asko <p>Ardiak sei hilabetean lan asko ematen du, eta beste sei hilabetean gutxi. Ekainetik urtarrilera, jaten eman besterik ez. Urtarriletik aurrera, bildotsak jaiotzen hasten dira, eta hortik aurrera lan asko. Bildotsak jaiotzen hasten direnean, gauez ere lan egin behar, lau-bost aldiz jaiki behar; lagundu ere egin behar izaten zaie ardiei.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-005-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardiak sei hilabetean lan asko ematen du, eta beste sei hilabetean gutxi. Ekainetik urtarrilera, jaten eman besterik ez. Urtarriletik aurrera, bildotsak jaiotzen hasten dira, eta hortik aurrera lan asko. Bildotsak jaiotzen hasten direnean, gauez ere lan egin behar, lau-bost aldiz jaiki behar; lagundu ere egin behar izaten zaie ardiei.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta biharra zein da, holan, egunero ardixak daken biharra? Holan, goixian hasi eta gaberarte zein da...?
- Bueno, oin momentuan, ardixak eukitzen dau sei hillebetian bihar asko ta sei edo... bost hillebetian hor, bost edo sei hillebetian asko biharra. Ta, gero, beste bost edo sei hillebetian edo zazpixan ez dau... gutxiao eukitzen dau. Oin, fan daneko juliuan lehelenetik hona zainddu bakarrik bihar dabe. Zainddu edo, ba, larria... nun dauen pastua haraxe eruan. Ta jan erein ta oin gutxi bihar dabe. Baiña oin bildotsak jaiotzen hasi bihar [da] datorren astian edo; hemendik zortzi-hamar egunero jaiotzen hasiko dia. Ta bildotsak jaiotzen hasittakuan, gabian be jaiki in bihar da. Bestela, parto txarra badake, in eziñik edo, akabau be igual eitten dia ta bildotsak itto edo... Ta noberak lagundu parto txarra badake, ta jaiki ein bihar da gabian be. Ta batzuetan, bildots asko jaiotzeko duenian, gabian be igual jaiki bihar hiru edo lau bidar be igual. Jaiki ta ya nobedadia sentiduta ikusten dozuz igual, ta "bildotsa eitteko jaozak". Ta "Ño! Jaikitzen ez banok, akabauko dok", ta berriro be jaiki, ta berriro be jaiki. Ta edurra bada be bai. Ta beste batzutan, ba, baten. Ta normala baten jaikitzia da gabian, baiña bildotsak jaiotzen dian denporan, ba, lo gutxi indda ibili bihar. Ta gero, bildotsa jaiotakuan berriro, ba, hazi arte laguntasun haundixa bihar dabe. Bikixa eitten dabe oin asko, lehenao bat eitten zaben.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia