Elgeta (Gipuzkoa)

Ume-umetatik ikasi zuen artzain lana; lana baino, zaletasuna

Ume-umetatik ikasi zuen artzain lana; lana baino, zaletasuna <p>Baserriko lanen artean gehien gustatzen zaiona, ardiak. Txikitatik izan du zaletasun hori, ume-umetatik. Ardiak lan asko dauka; ez dirudi, baina horretan ibili ez denak ez daki zenbat lan duen. Etxean ikasi zuen, mutikotan. Lehenengo ardiak batzen, eta 14-15 urte zituela, gaztak egiten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-005-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserriko lanen artean gehien gustatzen zaiona, ardiak. Txikitatik izan du zaletasun hori, ume-umetatik. Ardiak lan asko dauka; ez dirudi, baina horretan ibili ez denak ez daki zenbat lan duen. Etxean ikasi zuen, mutikotan. Lehenengo ardiak batzen, eta 14-15 urte zituela, gaztak egiten.

Transkripzioa

- Eta esan dozu gitxien garixa gustatzen jatzula, gari-jotia eta, eta gehixen ardixak...
- Bai, neri ardixak gehixen.
- Txikittatik?
- Bai, nik eskolatik urten neban ezkero ardixetara fateko beti gustora, beti gustora. Ta armerixan ibili nintzanian, ba, taillarrian pixkaten, eitten neban egunez, ba, ez giñuan guk ordurik eukitzen, e! Bittartia daonian. Lau ordu badaoz, lau ordu, ta bi badaoz, bi. Baiña nik urtendakuan handik be jo-ta ño! ardixetara gustora.
- Gustora...
- Gustora. Beti horixe biziua euki dot.
- Biharra baiño gehixao afiziñua...
- Bai, afiziñua, afiziñua. Afiziñua. Ta afiziñua euki dot, baiña ardixak bihar asko dauka, e! Asko! Ardixa... Iñok ez daki ardixan barri aprobau ez dabenak. Aldemenetik ikusten dabe pastoria igual ardixak zaintzen, "Jo, hori ederki jaok". Bai. Gero etxera fandakuan auskalo zenbat bihar.
- Ta ikasi, zelan ikasi zenduazen bihar guztiak-eta ardixen ingurukuak? Aittakin? Edo...?
- Buo... Bai, etxian, aitta ta ama ta... gaztaiak eittiak eta danak. Ta ardixak batzen lehenengo mutikotan, txikittatik ardixei esnia batzen. [Ba, aittak eta]... Hori erreza da ikesteko; afiziñua badaukazu, aguro ikesten da, aguro. Ta gero, gaztaiak eitten be, ba, mutikotatik. Nik hamalau-hamabost urte nekazenian, ba, etxian gaztaiak egunero eitten zian, ta, ba, segiduan ikesitta noberak be. Ta [harrezkeroittiok] bakarrik, makiña bat urtian bakarrik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia