Trabesak eta posturak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Iban Arantzabal - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2004(e)ko abuztuaren 03a
- Iraupena: 0:06:05
- Erref: ELG-001/024
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Herri-kirolak , Aisia » Taberna giroa » Jokoak
Transkripzioa
-Txirluetan posturak eta zelan izaten dira, ze...
-Bueno, hor be, hor be, honek-eta botatzen dabenian, ahal bada, baietz jokatu, baiña asko ez e! Jentia izautu izan bihar izaten dok, hi boletan, hi ze deportetan, futbolian ala pelotan noizbaitten-edo ibiltzen haiz-edo?
-Ba…
-Izautuko dittuk behintzat baten batzuk, jugadore…
-Ba, futbolian, ba!
-Roberto Carlos izautzen dok? Beno bistaz e! Bueno futbolistia ona, ez dok? Ba holan ba, hor be, han e..
-Hari gola sartzia errezaua.
-Ha, gogorra Roberto Carlos e! Ni ez. Bueno boletan be horixe daok! Hik han berrogei lagun bagabillaz, honek botatzen jok, politto botatzen jok honek, horrek geizki bota jok horrek, ta bestiengana, joee, horrek bai jo jittuk beeno, ta [...] illuntzi guztian bape ez jok jo, baiña hor tokau zuan, hor eretan ta baietz esan ta, gero, zera, hau! Ta luzera, hurrenguan be ikusten dok eta bai! Horrek jai jaukak! "De churro" joten jok eta bueno heuk bestia ikusten dok eta leku askotan beti jo, txirluak bota, ona. Ez leku baten bakarrik, leku askotan taka, taka! Hi joño izautu…, hik posturia jokatzeko ba, haren fabore jokatukok normala dan moduan. Beste txanboi bat ikusten dok eta haren kontra, kontra jokatu. Oin ba, ez dok beti irabaziko, igual joko jok, baiña ez dakik izautu ein bihar dok, personia izautu bihar dok, pixkat orientau ein bihar dok, hik ikusi, ibili ein bihar dok. Hori gauza danian daok, praktikau egin bihar dok, teorixiak balixo jok, baiña praktikiak be bai. Hik ikusten dok ta ño horrek e… ona dok hori!
-Eta normalian ze izaten da bola bi bota eta...
-Bai hik bola bi bidar botatzen dok.
-Bi bidar eta ia hirurak, hiru txirluak botatzen diran.
-Bai, bueno honek-eta bai, hiru.
-Amesetan.
-Han hiru jauaz, bat be bota heike, baiña "generalmente" bapez… baiña hirurak be bai.
-Baiña jokua zein izaten da ia zeiñek gehixao bota?
-Gehixen botatzen dabena, hik hiru botatzen badittuk eta nik bi, ba hitako.
-Baiña batzuetan ez da izaten bi baietz edo bat ezetz-edo...?
-Posturak zelan izaten dira?
-Hik bolia hartzen dok ez dok, batek hartzen jok eta, joño! Horrek bat ezetz! Hik esaten bok ta nik baietz, bat e! Txirlo bat, nik esaten dot baietz, ta beste batek esaten jok "hi! Bi baietz!" Ya jo bihar jok. Ezetz jokatzen dok eta igual joko dittu eta igual ez. Baiña jokua hoixe dok, hik hots ein bihar dok eDo han esaten dabena azeptau ein bihar dok. Han esaten jok batek bat ezetz edo baten parra bi baietz edo zeozer ta hi! Ba! Azeptau ein bihar dok edo bestela heuk esaten dok: hi! Horrek etara baietz! Bat ezetz! Edo bi ezetz! Edo hirutan bi baietz-edo!
-Konplikauaua eitten da bestela baten parra bi baietz.
-Ez ba hi, hori defensia dok, jokulari jokatzen dabenantzako defensia, aldia kristona daok, joder! Hik bi jo bihar dittuk irabazteko ta batekin nik parra eitten juat, joder! Parra behintzat hi, jo ein bihar dok e! Oin, jo egin bihar dok behintzat, hi! Bape joten ez badok jai daok. Baiña baten parra bik defendidu eitten jok. Bota ... ta irabazteko bi jo ein bihar dittuk, batekin parra eitten dok, horretxegaittik esaten dok baten parra bi baietz edo baten parra bi ezetz, batekin parra. Bi parra o hiru igual dok, bi joten badittuk parra, hiru joten badittuk irabazi eta bape joten ez badok ba "a cobrar", hor ez daok, karua dok! Integrua, jokatzen duana, mila duro jokatzen badittuk "mil duros pa allá y mil duros pa acá".
-Eskutik eskura.
-[…].
-Eta hori beira dauan jendian artian
-Bai ba!
-Eta euren artian eta bolarixen artian be bai.
-Bai eske begira darenak eta bolarixak igualak dira.
-Oin beste gauza bat, guk espektakulua ipintzen juau, geuk pagau ta jentia entretenidu, hiru gauza.
-Andra gutxi ibiltzen da.
-Andrak e, andrak e, bueno ez najoiak ezebe esatera...
Hi, hiru gauza esan nahi juat. Nik biharra eitteko pagau. Bi: trabesa integrua kobrau, hiru: espetakulua ipini. Han mostradorera ez fatearren ordubete ta bi pasa zittuanak guri beida bat baiño gehixao ikusten jittuat nik e! Harei gastuari ebitau eitten jotseu. Mostradorera edo norabaittera joan bihar dok eta guri beida disimuluan jarriko dittuk harek. Ta mostradorera joan be ein barik atzera etxera, bat baiño gehixao ikusi jittuat nik, e! Ordu bi edarto pasau han! Gu han biharrian ta berak kristonak esan gaiñera "aparte eso" disfrutau ta diru pezeta bat be gastau ez. Ta gu ez bagiñuazen ba ze eingo dok ba, ridikulurik ezingo juau egin ta tabernan zeozer eskatu edo zeozer eingo dogu […] ta zabaldu atia ta martxa! Mostradorian lan ederra daok ba kafia edo zeozer komeni dana, gastau eitten dok hara juan ezkero-ta. Ta ordu bi earto pasau jittuau e! Ta bai, earto! Bape gastau barik, etxera! […] Ze espektakulu dan hori! Ta razonau ein bihar juek, nik uste juat…Balorau ein bihar dok, hau be balorau ein bihar dok daukana, baiña bapez ez, e!
Egilea(k): Gurutze Ariznabarreta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!