Elgetako eta inguruko bolatokiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-001-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Elgetan bolatoki ezagun bi zeuden, Txorroburukoa eta Zabalburukoa, eta inguruan ere bai, Goimendian eta beste auzo batzuetan (Asentzion, Uberan..). Baina Elgetan herrian beste bolatoki bat egitea erabaki zuten. Salbador kalean jarri zuten. Bera izan zen onena, ezagunena sasoi handi batean.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Iban Arantzabal - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2004(e)ko abuztuaren 03a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: ELG-001/005
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Jokoak
Transkripzioa
- ...bolatokirik ez ta herrixak ipini bihar dabela bolatokixa ta ez dakit zer ta... Bueno, orduko baeuezen Goimendixan, Asentzion...
- Goimendin oin be eingo zeben [ kanpeonatua], aurten be.
- Bai, aurten be kanpeonatua egon dok. Goimendixan nere akordu guztian. Bueno. Asentzion, beste nun? Zabalburun. Gero, gure auzuan beste bat Aranzabalen egon zuan, e! Gure auzuan famosua gure zerori, gure etxe ondokuori, baiña beste harutzatxuao, bueno [...]. Han be egon zuan bolatokixa. Ta gero, Uberakua zuan bestia: San Paulo. Egon zittuan, orduan epokan, San Paulo, hori zuan lehenenguetakua auzua famosua. Gero, Zabalburu ta San Paulo ta gero hau, konparaziño barik, neretako hori. Fotografixia ez dakik? Ikusi dok, ba? Nik...
- Hemen, herrixan bertan? Kalian?
- Horrek ez jok ikusi? Ez jok ikusi ala, horrek?
- Fotografixia ez.
- Joe, nik bialdu najuan, ba! Etorri zuan, ba, [Goienkalian]?
- Bia, baiña honek ez dau ikusi.
- Bueno, han ikusten dok nun egon zan bolatokixa hor.
- Kalian bertan, hamen?
- Bai, bai, bai. Hortxe, hortxe.
- Salbador kalian.
- Hamentxe, e! Hamentxe. Hau etxiau akabatzen dok, ba? Hortxe akabatzen dok. Ba, hortxe, handik harutz. Baiña famosua, e! Hamen inguruan... A! Esatera najoiak, gaiñera: hamen inguruan --han, urtian bi-hiru bidar--, Arrate izan dok onena.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!