Ikazkintzaren nondik-norakoak IV
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta - Argiñe Urkiola
- Data: 1993(e)ko urriaren 23a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ELG-050/038
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Zeiñek ataratzen zeban ikatza?
- Ikatza, ba, bertan ikatza eitten dabillenak.
- Bai, edozeiñek, ezta?
- [Horixe, edozeiñek]...
- Eta ataratzeko zer eitten zan, dana apurtu edo zer eitten zan?
- Ba, gero hasi, goittik behera hasi ta harek, lehen esan dotena, kakuekin... Harekin zertu ta gero hortz-bikua be igual, honek hortz-biko... burdiñazko hortz-bikua [...] Ta halakuekin be igual ta, goittik behera zati bat zerian etara ta lantzian zati bat. Batera etara ezkero sua igual gehixao egoten zan ta lehenengo egunian, ba, hola, pusketa bat etara. Ta gero, ba, hurrengo egunerako ha hoztuta egoten zan [handik beherakua gehixao]. Ta gero, ba, dana batera barik, zatika.
- Ta zenbat denpora bihar zan hori danori etaratzeko?
- Bo, etaratzeko, segun zenbateraiñokua dan. Ba, egun baten etaratzen badotsazu hogeta hamar zaku, ba, hurrengo egunian beste berrogei edo. [Dana] zatika. Ta zenbat bizkorrao [dabillen], sua igual gehixao eukitzen dau ta, hola, pixkat etara ezkero, ba, gero sua dana gastauta egoten da ba. Ta geiñian lehenengo hozteko eitten jako, ba, lurra, geiñian daukan lurra, dana kendu ta konponduta ipini, ta gero ha lur sikua dana bota geiñian danian. Ta gero abar batekin igurtzi, eskoba bat igurztia moduan. Igurtzi. Ta gero zulo dana beteta geratzen da. Ta zela arnasarik ez daben hartzen, sua dana emetau eitten da. Ta gero etaratzerakuan txingar batzuk urtetzen dabe, ezta? Ta gero harek nobera ez badabil begira edo zerian, iketzian barrura zabaltzen da ha txingarra. Segiduan hartzen dau indarra! Ta nobera ibili bihar argi. Batzuk ura bota ta bota [...] zerian, baiña ura barik ostian eitten da hobe.
- Eskuaria edo erabiltzen zan zeozetarako?
- Bai, eskubaria baiña hortz haundixekin e! Hori iketza etaratzeko. Bueno, etara-etara [besterik edo], ha zabaltzeko eta, eskubariakin.
- Egurrezkua?
- Egurrezkua. Baiña, hola, hortz haundixekin.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!