Elgeta (Gipuzkoa)

Ikazkinak lanerako erabiltzen zituen arropak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lanerako erabiltzen zuten arropa: abarkak, tunika, artilezko galtzerdiak...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta basora juten ziñienien ze jantzi edo ze eruaten zenduen?
- Jantzi normala, zerian. Ostian, abarkak... Ta ni mutikua nitzanian ta, [zerian], automobillan erruberekin eindako gomazko abarkak ibiltzen giñuzen. Puntan halako partxe zer bat eukitzen eban ta... Hemen Elgetan batek eitten zittuan. Ta hemen Basalgon be bai. Horrek ya abarka asko eitten eban.
- Eta galtzak zelakuek?
- Galtzak ardilanazkuak.
- Etxian eindakuak, ez?
- Etxian eindakuak. Ondio eitten dittuu, nik lania ta horrek galtzak.
- Eta gero, jakia edo...
- Orduan tunikia [erabiltzen zan]. Tunikia, ba, gizonak... Oin tunikarik ezautu be ez da eitten. Baiña tunikia... [ta] aurrian korapilo bat eta [hori ibiltzen zan].
- Ta ze tela zan?
- Tela, hau... mekaniko... hortaiko zera [eitten zan], baso-lanian ibiltzen zana.
- Baltza? Edo azula?
- Ez, ez, azula.
- Eta eurixa eitten zebanian?
- Zakua burutik! Orduan ez zan besterik egoten ta. Guardasol zaharren bat egoten bazan behin edo behin hara-hona juateko edo, baiña ostian zakua burutik. Ta lana eitteko, zakua burutik egon arren lana ondo eitten da. Ta guardasolakin ezin leike ein.
- Zakua burutik. Eta txapela be bai?
- Txapela be bai.
- Oseake, txapelan gaiñetik zakua?
- Zakua. Ni eskolara hasi nitzanian be zakua burutik [naola] etorten nitzan.
- Ta nun lagatzen zendun gero zakua?
- Hemen [Uruburun] hor bazkaltzen giñuan, ba, ta hortxe.
- Basora juaten ziñienian, behar ziñuezen gauzak, jatekua ta erropan bat edo hori, dana paketen bat einda edo eruaten ziñuen?
- Bai. Sartu zakuan, pakete...
- A! Zaku baten sartuta...
- Zaku baten sartu ta haintxe. Hartu bizkarrian ta... Baiña erropa askon biharrik ez giñuan eukitzen guk, egunero etxera juaten giñan ta. Oin, zerien ibiltzen zienian, ba, aste guztia [hortara] juanda ibiltzen zianian, ba, orduan be zakuan hartuta eruan bihar.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia