Elgeta (Gipuzkoa)

Zuhaitzak moztearen inguruko azalpenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Enborra zelan mozten zen. Lexikoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Tronkuak, txendor barrura botatzeko... kanpuan ipintzeko tronkuak, markau edo eitten zien zenbat zatittan ebai bihar zien?
- Ez, ez. Hori noberak ikusi bihar eban ze tamaiñutan ipini. Oin, zenbat pusketa gehixao, hobeto eitten zan; ba, gero hueko gutxiao, hobeto kargau eitten zan. Baiña zatitzen lan asko.
- Sekula ez ziñuen zatitzen, orduan?
- Zatittu? Bai. Baiña besangak eta danak, ba, buruak, paguan buruak eta, harek, ba, harek besanga senduak eukitzen zittuen harek...
- Zer dira besangak?
- Besangak, ba, lehen adarra jotako... adar moduko harek zaharrak. Adarra gora dauana barik adarra jo ta, ba, gehittuaz-gehittuaz juaten da. Pago zaharrak eta eukitzen dittue ba honek adar... bueno, adar ondo... honek senduok? Horretxek dia besangak.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia