Elantxobe (Bizkaia)

San Vicente de la Barquerara ihes

San Vicente de la Barquerara ihes <p>Gerra hasi zenean, Elantxobetik ihes egin zuten Bermeora eta handik San Vicente de la Barquerara (Kantabria) gerra amaitu arte. Bi neba izan ziren soldadu gerran, eta haiek etxera itzuli arte amak asko sufritu zuen, 50 kilo galdu zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELA-002-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, Elantxobetik ihes egin zuten Bermeora eta handik San Vicente de la Barquerara (Kantabria) gerra amaitu arte. Bi neba izan ziren soldadu gerran, eta haiek etxera itzuli arte amak asko sufritu zuen, 50 kilo galdu zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, gerria hasi zanien, en el trentai… tres o seis, no sé.
- Seis.
- Seis.
- Siete hemen.
- Yo tenía pues e…
- Euskeraz ein biher da, e.
- E ba nik ba zenbat euki naban, zazpi urte? Ta jun giñin Elantxobetik Bermiora, ta eskapata. Ta gero, Bermiotik jun giñin San Vicente de la Barquerara. Baia hori ez [dast] akordaten nun jun giñin, edo trenin, o barkun; hori ez dakit. Ta han eon giñin gerrie akabau arteko. Gero gerrie akaba zanin, ba, etor giñin e… atzera Elantxobera. Ta gero, ba, [sorosin], ba, mutillek ondiño gerran ebizen ondiño, Luis ta Patxi. Nire amak eukin... pisaten eban ehun ta bost killo, bera zan altie, ta harek han gerran [zaon] arteko geldittu zan berrogeta hamar killora arte; ez eban.. ez jan be ez, ta lorik be ez, beti harexen pentsamentuaz ta bueno… geratu zan erropak be danak jausi eitten [datzozen].

Egilea(k): Martin Ojanguren (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia