Eibar (Gipuzkoa)

Gainbeheraren arrazoia

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-661-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Estatuko galdategirik onena zela esaten zen garai hartan. Lanak ondo eta txukun egiten zirela kontatzen du Adelak. 1978. urtean ordea, gainbehera etorriko zen. Hobe beharrez, galdategia lekuz aldatzeko proiektua abiarazi zuten: makina berriak eta fabrika eraikitzeko terrenoa "Villarealen" (Legutio) erosi eta esku-dirutan ordaindu ziren. Hurrengo urtetik aurrera galerak edukitzen hasi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

Nik Pakori entzunda, behin Bilbora juan zanian, batekin juntau zan eta harek esan estan Aurrera zala “una de las mejores” edo “casi la mejor fundición de España”. Ondo eitten zan biharra, dana ondo-ondo, ta gero desperdizio asko. Ta hor pasau zan, neretako pasau zan, ipintzera zoiazen beste makina batzuek eta, Villarealera juatia ta han erosi, makinak erosi harako ta pagau ziran danak eskura, “takata”. Ta hurrengo urtian, “tokoto”. Empezaron las perdidas y se acabó. El 77, por ahí. 77-78, 78 empezaría. 77 a finales, ya 78n ikusten zan… ez dakizu? Villarealera juan zan baina han be urte bi edo ein zittuan. Zelan transporte ta hau ta bestia han hobeto izango zan, horregaittik juan ziran, ta makina batzuek barrixak, ta fundiziño hobia. Bat bakarrik geldittu zan hemen, fundiziñua eruate ebana, haxe geldittu zan, baina harek be ganora gitxi eta neri particularmente no me gustaba.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia