Instalazio modernoak bulegoan
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-661-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bulegoen eraikinari buruzko azalpenak ematen ditu. Instalazio eta gela desberdinen antolamendua. Kontseilu gelan zeuden egurrezko mahai zoragarria eta kristalezko argi-armiarma gogoan ditu. Enpresa ixtean, desagertu egin zirela kontatzen du.
- Proiektua: Eibarko ondare industriala
- Elkarrizketatzailea(k): Izaskun Gaston Balerdi - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2017(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:03:05
- Erref: EIB-661/031
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
Gaiñera eguazen telefonuak, zuretik bestera deitzekuak, ta handik kalera deitzekuak, ta bueno! Dana “novedad” mahaixak be bai, ta lekua, kalefaziñua. Geunkagun giltza bat, bakarra ta ate guztiak zabaltzen zittuen. Behekua, sartzen zana, Bidebarrixetatik, ta gero ofizinakua, ha ez zan ixten. Ta gero eguan, takillia. Sartzen zan eta takillia. Han eguazen ate bi: batetik sartzen zan ofizinara, ta bestetik komonera. Han komonan aurrian, leku txikixa, eguazen lau ate. Bata zan “despacho del gerente, de Pako”; bestiak ziran, han parian eguazen komunak, ta bestia sartzen zan taillarrera. Ta bestia zan ofizinatik kanpora juatekua. Gero eguan “salón del consejo de administración”, mahai bat! azpixan dana taillautakua. Horrenbestekua! Eukan pixu bat harek. Sillak be, hainbestekuak ziran, ondo adornauta. Ta gero eguan “una araña”, desaparezidu ein zan! Jaleua ta gero juan ginan ta bai mahaixa eta bai hori falta ziran, ez dakigu nundik atara zeben, ze ni akordatzen naiz sartzeko zelan ibili ziran! Hori mahaixa ein eben Deban. Deban eguan, eibartarra zan ebanistia, ta haretxek. Baina zan, “maravilla”.
Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!