Eraikinari buruzko azalpenak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-661-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aurrera galdategian lantzen ziren materialei eta prezio desberdinei buruz ari da: "colado" edo "maleable" izan zitezkeen galdategian ekoitzitako produktuak. Eraikinen argazkiak ikusten dihardu. Eraikinera "Fundidores"-etik (Urtzaile kalea, egun) sartzen zela kontatzen du, bulegoetara aldiz, Bidebarrieta kaleko atetik. 1946. urteko ekainaren 3an inauguratu zituztela gogoratzen du.
- Proiektua: Eibarko ondare industriala
- Elkarrizketatzailea(k): Izaskun Gaston Balerdi - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2017(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:03:47
- Erref: EIB-661/030
- Gaia(k): Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debabarreneko lantegiak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Argazkiak
Transkripzioa
- Beti izan da fundiziñua, “colado y maleable”. Fakturak eitten nittuan eta horregaittik dakit, “colado y maleable”, prezio diferentia eukan. Lehelengotik gaiñera eguan “precio estipulado por el Gobierno” ta gero pasatzen zan, “en una hojita”, diferentzia pasatzen zan ta kobratzen genduan.
- Beti leku berean egon da?
- Bai, lekua bera zan. Lehelengo hau zan, gerra aurrekua horixe. Ez dakit ezautu neban hala, edo erretratua ikusi dotelako dakitten. Baina hau bai, hau ezautu neban. Oingua dagon aurretik hau izan zan. Ofizinak seguramente honek ziran eta, Pako ez dakit baina Gregorio seguramente hor bizi izan zan. Pakok eukan, oindio badago, etxe kuadrau bat, Aurrera-n onduan, Bidebarrixetan, barruan etxe bat eta ha zan Pakon andriana, Gomez. Pako behintzat gero hantxe bizi izan zan. Ta hamen, seguramente, Gregorio bizi izan zan. Alde hau Bidebarrieta, ta hau Fundidores. Ofizinara hemendik, atia badago ba? Ni sartzen nitzan handik, ta fabrikara fundidores-etik. Han garajiak eta badare ba, handik. Aurretik ez dakit baina ofizinak orduantxe, el 3 de junio del 46 inaugurau ziran. Akordatzen naiz gero, hamabixetan ekarri eben, “volovanes” eta holakuak. Sekula be jan barikua. Jatia asko gustatzen jatan ta Juanitok esan estan “Adela, no habla nada”, “Es que comiendo no se puede hablar”. Zan ofizina bat, “el cielo”. Dana barrixa zan.
Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!