Soldaten ordainketei buruzko azalpenak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-661-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Soldatak astero kobratzen ziren hasiera batean. Gero hamabost egunean behin eta azkenik hilabetero kobratzen hasi ziren, baina aurrerapen bat eskuratzeko eskubidea izaten zuten beharginek. Aurrera-n lanean hasi zenean ez zegokion Adelari nominak egitea baina, arduraduna gaixotu eta ugazabek Adelak berak egin zitzakeela ikusi zutenetik, bera arduratu zela kontatzen du.
- Proiektua: Eibarko ondare industriala
- Elkarrizketatzailea(k): Izaskun Gaston Balerdi - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2017(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: EIB-661/023
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
Ofizinakuak hilian kobratzen gendun. Ostian, astero. Gero hasi zan hamabostian behin, ta gero hillero. Orduan be eitten zan Aurrera-n, ta beste leku askotan, antizipua emon ta gero hillan azkenian ba nominia. Baina lehelengo, Aurrera-n hasi nintzanian ni, ”día 15 y día 30” pagatzen zan. Eitten genduan, Maria Jesus, zure aittitta ta nere artian nominak. Ta zure aittitta juan zan behin, oso sarri juaten zan, Orfeón Donostiarrakin Vigora edo ez dakit nora. Ta Juanitok esan estan “Adela, éste no va a venir para la nómina. ¿Ya podrá usted hacer la nómina?” eta nik, “sí, sí” ta ein neban. Zure aittittak esan estan, “Adela, ¿la nómina?”, eta nik “ya está hecha”. Ez zeban gehixago ein! Nik ein neban!
Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!