Eibar (Gipuzkoa)

Hogei duroko soldata eskasa hasieran

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Hogei duro irabazi zituen bere lehenengo soldatarekin. Egindako negarraldia oso ondo gogoratzen du, behar handia zegoen etxean eta. Gerraostean guztia galdu zutela kontatzen du; aita Burgosen espetxeratuta, anaia Kordobako kontzentrazio-esparruan, ama Valentzian eta bera Frantzian zeudela Eibarren zituzten ondasunak galdu zituzten.

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

Ene, ein neban negar… Ni juan nintzen Aranberrinera ta hogei duro emon esten lehelengo hillian. Baina, etxian premiñia eguan. Ez geunkagun ezer, dana galdu gendun, Behobian laga genduan ta gero etorri giñazen Eibarrera eta ez geunkan ezer. Hango alkatia edo alkate modukua eguana ba, lehelengotik esaten eban, “ez, etorriko dira ta laga” baina gero ya aillau zan papel hori, esaten ba entregatzeko dana, muebliak eta hori eta ordutik ezebez. Ta nere aitta kartzelan, Burgosen, ta nere anaia “en campo de concentración en Córdoba”, ni Frantzian ta gure ama Valentzian lehelengo. Ta gero, etorri zan, ta hartu eban tifusa, edo ez dakit zer eta… en fin. Ta menos mal zeukazela, aitta, eta bere ama ta hoietxekin basarrira juaten zan ta, en fin. Ta gero ba etorri zanian nere aitta ta nere anaia, orduantxe neu be etorri nintzan. Nahi eben danok egotia juntu.

Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia