Mutil falta Kezka Dantza Taldean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-647-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Beti egon izan da mutilen falta Kezka Dantza Taldean. Azken urteetan Mallabitik etorri zaizkie mutil gazteak taldera. Azkenengo etorri izan diren mutilak, gainera, adin batetik aurrerakoak izan ei dira, kontzientziaz, dantza gustuko dutelako etorritakoak.
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2015(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: EIB-647/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Dantza , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
- Mutilen falta… gero dantzak, be-beste…
- [...] izango da, ez?
- E?
- Mutilen faltia ez da izango falta historikua?
- Bai… bai. Bai, bai, bai, bai bai. Hori, hori historikua da. Ni akordatze… ni akordatzen naiz, ni hasi ta handik urte gitxitara, lehenengo hamar urtian, ixa mutilen releborik ez dala izan Kezkan. Osea, azkenengua zeu, Ekhi, eta… Aiert.
- Ekhi: Aiert, gero… gu eta…, osea ni, gero Ander Fernandez…
- Eta Anderren kasua, bai… hoixe, pixkat… ba, ba kuriosua esan daigun, ze emoten eban ez ebala jarraittuko ta geratu zan eta… Eta….
- Eta gero ya Mallabi.
- Bai, eta azkenengo refuerzua, azkenengo… ointxe sei urte edo, ba...
- Estranjeruak fitxatzen dozuez?
- Bai, bai, estranjeruak, estranjeruak. Eta hori kuriosua izan da, ze azkenengo urtietako aportaziño… mutiletako aportaziño gehixenak, danak ez esatiarren –ba, bueno, ba Egoitz eta bi, bi dakaguz, hirugarrenak laga eban–, gehixenak izan dira behin edade batetik aurrerako gaztiak, hamazazpi-hamazortzi, hamazortzi urtetik aurrerako gaztiak. Mallabittarrak eta... eta nausixauak be bai, e! Bueno, gero igual laga ein izan dabe, ba behin edade batetik aurrera be bai, ba, bueno, gauza asko batzen dialako, baiña… Hementxe…
- Ekhi: Asier.
- [Biñaspe] eta honek etorri zian, Joseba Aranzabal eta… Eta… bai, bueno, bueno, gero zeretik, Harkaitz Urreta oin lagata dakagu, guregana behintzat aspaldixan ez da etorri; Arrate egunian etortzen jaku, baiña... Mutiletan relebuak behin edade batetik aurrera etorri dira, hau da, ya personiak konzienzia dakanian benetan nahi dabela, gustatzen jakolako, iñork agindu barik, eta… ba hori, hori… bueno, hori inportantia da, ikusten doulako benetan, ba, badaola hor zer bat, hazitxon bat edo. Eta, orduan, ba, atiak beti zabalik eukitzia eta jakitzia, gaiñera, hortxe atiak zabalik darela, ba hori, hori pozgarrixa da, gure partetik pozgarrixa da.
Egilea(k): June Akarregi (Eibar BHI) , June Fernandez Laskurain (Eibar BHI) , Miren Galdos (Eibar BHI) , Helene Otaduy (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!