Eibar (Gipuzkoa)

Jendeak ikuskizunetarako joerarik ez; arazoa hezkuntzan

Jendeak ikuskizunetarako joerarik ez; arazoa hezkuntzan <p>Europan horretarako ohitura gehiago dagoen arren, hemen asko kostatzen zaio jendeari ikuskizunetara joatea. Ekitaldia moda bihurtzen denean bakarrik izaten du arrakasta, Eibarko Antzerki Jardunaldiekin gertatzen den antzera. Arazoa hezkuntzatik datorrela uste du, dantza edo musika bezalako arloak jorratzeko hezkuntza paralelo bat eraman behar izaten delako. Eta hezkuntza horrekin ere ez dago guztiz ados, norbere burua erakusteko hezten duelako jendea, ez besteenak ikusteko edo besteek egiten dutenarekin gozatzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-647-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Europan horretarako ohitura gehiago dagoen arren, hemen asko kostatzen zaio jendeari ikuskizunetara joatea. Ekitaldia moda bihurtzen denean bakarrik izaten du arrakasta, Eibarko Antzerki Jardunaldiekin gertatzen den antzera. Arazoa hezkuntzatik datorrela uste du, dantza edo musika bezalako arloak jorratzeko hezkuntza paralelo bat eraman behar izaten delako. Eta hezkuntza horrekin ere ez dago guztiz ados, norbere burua erakusteko hezten duelako jendea, ez besteenak ikusteko edo besteek egiten dutenarekin gozatzeko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Nik uste dot, bai plazan edo bai eszenarixora eruaten dounian be, ba… arte… arte eszenikuak izan edo ez, baiña, ba antzerkixakin edo beste batzuekin alderauta igual hartu-emon gitxien edo, edo ikusle gitxien jasotzen dabena izango dala. Bai. Ba Coliseuan ikusten dogu ze ekartzen dan ta… Eta beste batzuetara be jendia hurreratzia kostatzen da, ez dakagu ohitturarik. Ba igual Europan beste ohittura gehixau dake, ba, teatrora juateko, edo ikuskizunetara edo. Hamen kostatzen jaku /kostatzeaku/, ez bada, ez badakagu, ez bodogu modan jartzen. Ba Eibarren teatro jardunaldixak dian moduan. Ta, orduan, jardunaldixetara juaten gara, baiña gero hortik aparte ya ez, ze modan dau horretxetara juatia, gustau edo ez gustau, baiña modan dau. Azkenian akto sozial bihurtzen da. Eta dantziakin be antzerako zezoer pasatzen da. Eta... eta arazua nun datorren? Bueno, ba, hasteko, arazo haundi bat dator –nik uste dot– hezkuntzatik. Hezkuntzan, hezkuntzan beste garrantzi haundixa emoten jakue ba beste... beste edozein disziplina, baiña gorputz-adierazpenak eta, ba, ba, bueno, ez dira lantzen. Edo marginalki sartzen da: gorputz-adierazpenak ba mugatzen dia normalian gorputz-heziketa danera, ginasia ta kirolak eta… Eta, orduan, ba, beste hoiek... Eta, inkluso, ba, musikak eta be bai, ba, bueno, ba hezkuntza paralelo bat eruan bihar dozu. Eta, orduan, ba, ez dakau ohitturarik. Eta hezkuntza paralelo horretan be ni oso kritiko naiz –geure buruetatik hasitta, e!– hezitzen doulako geure burua erakusteko, baiña ez bestien buruak ikusteko eta ikasteko. Orduan nahi izaten dogu geure burua erakutsi, baiña gero ez gara gai ondokuan burua ikustera juateko, edo ze itten ete daben edo zelan itten daben edo. Eta orduan... Baiña ez juatiarren edo kunplitziarren, baizik hor be gozamena topatzeko. Eta, bueno, ba, ez gara ohittu, ez gaittu ohittu hor gozatzen, ba, ez gaittuen ohittu moduan seguramente, ba, ez dakit zer kuadro moderno gozatzen. Ezta? Ez dakagu... Ohittura kontuak dira. Pixkat... Ohittura eta heziketa kontuak dira. Eta arte mundua [...] badao... ba ez daka heziketarik, ez da ohitzen. Ez da hezten edo ohitzen edo ez dakit zelan esplikau. Eta, bueno, anai-arreba txikixena, dantza, eta dantza tradizionala baldin bada, ba, oindiok eta... ba ez dakit zelan esan, baiña, ba, burruka gehitxuau ein bihar dogu guk geure burua erakusteko. Baiña, bueno, azkenian funtzionatzen badau, egingo dau aurrera, euskeriak moduan. Hizkuntzak eta eibartarrerak eta... Hau da, funtzionatzen dau, balio baldin badau zer bat transmititzeko, gozatzeko eta gozarazteko, ba, eingo dau aurrera.

Egilea(k): June Akarregi (Eibar BHI) , June Fernandez Laskurain (Eibar BHI) , Miren Galdos (Eibar BHI) , Helene Otaduy (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia