Eibar (Gipuzkoa)

Euskalkia vs. euskara batua

Euskalkia vs. euskara batua <p>Ekhiri euskalkiak gertutasuna ematen dio, baita hitanoak ere. Euskara batuarekin, aldiz, ez du inongo gertutasunik sentitzen, artifizizala egiten zaio. Josuk hasiera batean euskalkia baztertu eta batuari heldu bazion ere, beranduago alderantzizko bidea egin du eta euskalkia sartu du bere bizitzako alderdi gehienetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-645-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ekhiri euskalkiak gertutasuna ematen dio, baita hitanoak ere. Euskara batuarekin, aldiz, ez du inongo gertutasunik sentitzen, artifizizala egiten zaio. Josuk hasiera batean euskalkia baztertu eta batuari heldu bazion ere, beranduago alderantzizko bidea egin du eta euskalkia sartu du bere bizitzako alderdi gehienetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ekhi: Nik ute juat baietz, batek gertutasuna ematen jestak, eta bestiak ez, bestia zeoze artifiziala dan moduan. Eta hitanuakin berdiña pasatzen jatak, eee… hitanuan berba itten dotenian, gertutasun hori sentitzen juat beste pertsonarekiko, ez? Eta… ba, hori, ba, euskalkixakin moduan. Baiña, bueno, hitano batua, ez jakixat /etxakixat/, Goenkalen bakarrik edo Songokun bakarrik entzuten juat, osea ke…
- Josu: Bai, ez... nere... neri, bueno, lehen zeoze aurreratu juat ee… ba ikastolan euskera batua, dana... berbetia lagunekin-eta nik esango nuke eibartarreraz edo, ondiok ez dakak halako kontzientzia espezialik eta akordau be ez nok itten, baiña eibartarrera edo etxeko euskeria izango zuan. Gero ya kontzientzia pixkatekin eta… Bai akordatzen nok hoixe hamendik kanpora-eta euskeraz eta Zarautzen eta ez dakit zer, edo Donostian, edo ba... ba batua, gipuzkera... Bueno, guretako batua gipuzkera dok, orduan, ba, hoixe, ezta? aditzak be bai eta... Eta gero, ba, behin unibersidadia eta berriro... unibersidade epokan-eta be... bai, ze [...] zittuan Irun, Hondarribi, Errenteri inguruko, holan, kuadrillak batez be eta haretxekin be akordatzen nok euskera batua, gipuzkera... bueno, hoixe, hau da, neuria berezko ez neban euskeria. Eta gero, baiña ya berriro be neure inguruan lagunekin eta berriro pixkat, ba, euskeria berreskuratu edo naturaltasun batekin berbetan hasi nintzanian, ba, epoka batetik aurrera –eta, gaiñera, esango neuke igual ba, hoixe, era digital honekin-edo bat eitten dabela gutxi gorabehera–, ba, aldaketa ixa... osea, totala izan da, ze batueraz ez berba eta idatzi be gitxi apenas eitten dot eta bai idatzizko eta ahozko jarduna euskalkixan edo eibartarreraz-edo eitten dot. Eta batura jo bihar badot, ahozkotasunian ez hainbeste, baiña, idatziz, esfuertzua in bihar dot batuaz idazteko. Eta batuaz hasi eta ez banago kontzientziauta batuaz doiala hasi ta amaittu arte, bidian galtzen banaiz telefonua jo dabelako edo, "ostra!" derrepente ta gero leitzen hasi berriro goittik behera ta eta bixen nahasketa kurioso bat sortzen da. Eta batez be, ba, batua ibiltzen dot oin, ba, bueno, neure biharrerako, ba, ointxe arte, oin dala gitxira arte, gaztelerazkua izan dalako. Gazteleraz, eta orduan ba hor... gazteleraz, bestela ez zeuan beste aukerarik. Eta oin berriro, ba, bueno lanez arkitektura mundua-eta aparkauta laga dotenetik eta web... dantzan.eus-en lanian nabilenetik, ba, hor berriro kolpe ein bihar izan dotsat euskera batuari eta, egixa esan, nekan bastante, konturatu naiz, ba, ,ueno, lehen gure aittak-eta esaten ebenian "nere epokan, hori, hango kapitala, ez dakit ze zan eta oin kanbixau in dabe", ba topau nok, euskera batua, gramatikari dagokixonez-eta, ba, gauza batzuek kanbixau dirala. [Esaten dotsat], Euskaltzaindian arauei ez dotset kasorik ein azkenengo 20 urtian eta, bueno, ba, bai, gauzatxo batzuek kanbixatzen dira eta... ostras! Eta euskara batuaz ikasten nabil barriro be euskera batuaz idazten. Zelan bestia, ba, euskerazkuak edo Eibarko, osea, esan nahi dot, eibartarrera- edo, ba, bueno, badare halako kodigo batzuek edo, baiña ofizial zelan idatzi bihar dan eta eta hainbeste pixkat... ez dot sekulan argi ikusi, ezta? Enrikekin, gure Enrike, bueno, Enrike Izagirrekin –danok ezautzen dogu–, ba, haretxekin pixkat, haretxi ikusten dotsat zelan eskribitzen daben eta, ba, bueno, ba, erreferentzia moduan ibiltzen ahalegintzen naiz, ezta? Baiña konturatzen naiz askotan ez dotela... ez natorrela bat berak be idazten daben era horrekin, edo, edo bueno.

Egilea(k): Dune Hansen (Eibar BHI) , Nora Linacisoro (Eibar BHI) , Maria Sambu (Eibar BHI) , Unax Unzeta (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia