Eibarko euskara Eibartik kanpo
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-645-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Josuk Eibarko euskara erabiltzen du gainontzeko herrietan ere. Ekhik arazoak izan zituen hasiera batean, neska-laguna iruindarra duelako, baina egun euskalkia erabiltzen du neskarekin ere.
- Proiektua: Gazte gara gazte
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2015(e)ko urtarrilaren 21a
- Iraupena: 0:03:40
- Erref: EIB-645/007
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Euskara » Euskararekiko sentimendua , Euskara » Euskararen egoera , Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Josu: Ba bai, bai. Bai, bai, bai, bai. Iñoiz... izan be iñoiz brometan edo, batez be hamentxe inguruan eta igual Bizkaixa gehixau tokau jaku, eta, orduan, Gipuzkoa, ba, Donostia aldia-ta ikutzen izan dogun halakotan, ba, joko edo txiste pixkat... ez dakit danak, baten bat euki dogu haserretu jakun baten bat edo, baiña, ba bueno, broma-giruan, ez? Iñungo intenziño txarrik barik, baiña, bueno, ba, hartu-emon horretan, ba, euskerian gaiñian, ba, pixkat igual exajerau be berbeta, ezta? Gipuzkoako... ez dakit zelan exajeratzen dan edo ez neuke oin ez nitzake gai izango, baiña euskerian gaiñeko halako adar-jotze... pixkat, ezta? Ba geure bizkaiera edo Eibarko hau, ba, gehixau da Bizkaiko usaiñetik gehixau daka, ezta? Eta...eta bai. Baiña gure oiñarrizko jarduna eibartarreraz edo ointxe dihardugun moduko hauxe izaten da. - Ta ez dozue arazorik euki edo zuek ez dozue hor zuen buruakin problemarik euki, edo erabakirik hartu bihar "holan in bihar dogu" edo... berez urten dan kontua da? edo kanpotik be iñok ez detzue esan...? - Ekhi: Ez, ez, ez ez, hori berez urtzen dok eta holan izan dok. Neri ointxe pasau jatana izan dok nik neskia ointxe Iruñakua jaukat. Eta hasieran, berakin komunikatzeko, asko joten najuan euskera batura. Bai whatsappez eta bai berbetan. Ze uste najuan ez zestala ulertuko. Eta, bueno, ba ya denporatxua batera ta azkenian ba... berak esaten jestak, gaiñera: "Baiña eidazu zuk itten dozun moduan, neri ez idazu ein..." eske, gaiñera, urtetzen jata... urtetzen jata super artifiziala. Osea, ez naiz ni, ez dakit zelan esplikau, ez? Eta, klaro, Iruñan be bai beste errealitate bat dao eta, bueno, ba, tabernetara juan eta zeoze eskatu eta ulertu ez eta, orduan, ba, batura joten dozu... baiña holako kasuetan, besterik ez. Nik nere buruakin eta kanpora juatiakin ez dakat holan txikitasuna, ez dot txikitasunik sentitzen eibarreraz berba eittiagaittik. - Eta idatzi? - Ekhi: Nere bloga irakurri dozu! Idatzi be gauza... ba lanerako-eta sekula ein dittutenian euskeraz, ba, efektibamente, euskera batuan. Baiña, bestela, holan, blogian edo whatsappian edo, ba hori, eibarreraz edo. Saiatzen gara Eibarko euskeria idazten, ez dakit korrektua dan edo ez dan korrektua. Eta... Baiña hori bai, idatzi... holan nahaste-borraste bat urtetzen jata neri. Ez dakit. Hasten naiz idazten eibarreraz, gero segitzen dot batuan, gero bueltatzen naiz... esaten dot: "zer nabil batuan idazten?" eta... Holako zeoze. - Baiña lehentasuna euskalkixari emoten detsazu? - Ekhi: Bai, bai, hasieran bai behintzat. Eta gero, ba, erreztasunagaittik: bizitza guztia be bai, ikastolan-eta, euskera batuan idatzi juau. Orduan, nahi barik pasatzen nok euskera batuan idaztera. Osea, buruan euskera batuan pentsatzera.
Egilea(k): June Akarregi (Eibar BHI) , June Fernandez Laskurain (Eibar BHI) , Miren Galdos (Eibar BHI) , Helene Otaduy (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!