Eibar (Gipuzkoa)

Lehenengo auto eta telefonoak bailaran

Lehenengo auto eta telefonoak bailaran <p>Arrateko bidetik gora igotzen zuten belarra edo karga handiko produktuak eta gero gurdiekin andabideetatik behera. Lehenengo autoak Orbe eta Biri&ntilde;ao baserrietako jabeek ekarri zituztela uste du. Eta lehenengo telefonoak: Orbek eta Sagarbitzak. Pistak egin baino lehenago bazuten telefonoa. Telefonoa ipintzeko zer egin zuen kontatzen du. Herritik baserrira 9 minutuan egiten zuen bidea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-079-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arrateko bidetik gora igotzen zuten belarra edo karga handiko produktuak eta gero gurdiekin andabideetatik behera. Lehenengo autoak Orbe eta Biriñao baserrietako jabeek ekarri zituztela uste du. Eta lehenengo telefonoak: Orbek eta Sagarbitzak. Pistak egin baino lehenago bazuten telefonoa. Telefonoa ipintzeko zer egin zuen kontatzen du. Herritik baserrira 9 minutuan egiten zuen bidea.

Transkripzioa

- Eta jendia orduan andabidietatik...
- Bai, bai, bai, bai, burdixak eta danak.
- Eta kotxerik?
- Kotxerik bape ez zeuan orduan. Orduan ez zeuan kotxerik. Ta, holan, lastua edo generua ganuentzako ekarri bihar bazan, pentsua ta hori zerori, Arrate kamiñotik altzau gora, hara, ta gero burdixakin behera ganauekin bajatzen genduan. Hor zihar igotzen eben kanbioiak —orduan kanbioi modukuak—, ta bozinia jo, ta bozinia [joten zian], ta jakiñian egoten giñan ta, ba, ganauakin urten ta... Holaxe izeten zan.
- Lehenengo Land Rover-a zeiñek ekarri zeban?
- Lehenengo Land Rover-a, lehenengo-lehenengua —igual azartauko neuke— Orbe ta Biriñao izango zian Eibarren.
- Klaro, horrek behekaldian, ez? [...]
- Bai. Horrek izango zian lehenengo Land Rover-ak. Ta lehenengo telefonua, lehenenguetaikua, Orbe izango zan, ta bigarrena neu seguramente.
- Eta hona igotzeko telefonuan postia ta?
- Goittik bueltan.
- Zuek, baiña?
- Bai, ganauekin bajau. Ta hori, hori [bai behintzat] ta, zera, telefonua [...] nik dakittena, ba, guria bigarrena izango zan. Ta segadora, bedarra ebatekua, Eibarren hirugarrena izango nitzan ni.
- Telefonua ze urtetan gitxi gorabehera?
- Ez jata /etxata/ akordatzen. Bueno...! Asko, asko.
- Pistia ein baiño lehenau?
- Bai, bai, bai, asko lehenao, asko lehenao. Nik eskopetan eitten neban biharra ta gero, e... Klaro, taillarian beheian eitten neban ta gero nere kontura ipini neban —hementxe, gaiñera, ipini neban taillarra ta—, nere kontura ipini neban, bihar zala, eta halaxen. Gaiñera, telefonua kostau jakun asko orduan. Asko, e! disparatia. Ta, gaiñera, kontratua firmatzeko ordenia etorri zanian, bi edo hiru orduko ordenia emon eskun firmatzeko, bestela anulau eitten zala barriro. Ta akordatzen jata hemendik aintxitxiketan juan Eibarrera, firmau ta gero [handik gero] zeoze papela falta ta atzera be etorri ta juan ta zela ibili zan akordatzen jata.
- Sasoiko egongo ziñan orduan.
- Orduan bai! Orduan nik bederatzi miñutu eitten nittuan Matxarira.
- Bederatzi miñutu?
- Bai, Matxarittik hona.
- Igo?
- Bederatzi-hamar minuto hortxe ibiltzen nintzan ni. Ni bazkaittara Alfan biharrian hasi nitzanian be etxera etortzen nitzan. Ta 12xetan urten ta ordu bat eta erdixetan sartu.

Egilea(k): Eneko Lapeyra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia