Eibar (Gipuzkoa)

Auzolanean garitarako, bideak garbitzeko...

Auzolanean garitarako, bideak garbitzeko... Auzolanean egiten zituzten hainbat lan: garia lantzea, idiak elkartzea... Bidegintza ere auzolanean egiten zuten. Zer-nolako lanak ziren haiek aipatzen du. Eskulana zen. Erretenak garbitzea garrantzitsua izaten zen eguraldi txarrari eta euriei aurre egiteko. Garoa jaisteko ere bideak prest utzi beharra egoten zen. Auzolanaren ondoren, urtean dozena bat bider garbitzen zituzten erretenak baserritarrek, bakoitzak bere zatia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-079-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Auzolanean egiten zituzten hainbat lan: garia lantzea, idiak elkartzea... Bidegintza ere auzolanean egiten zuten. Zer-nolako lanak ziren haiek aipatzen du. Eskulana zen. Erretenak garbitzea garrantzitsua izaten zen eguraldi txarrari eta euriei aurre egiteko. Garoa jaisteko ere bideak prest utzi beharra egoten zen. Auzolanaren ondoren, urtean dozena bat bider garbitzen zituzten erretenak baserritarrek, bakoitzak bere zatia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta beste gauza batzuetarako-edo elkartzen ziñazien auzolanetan?
- Gari ebatietan iñoiz, garixa ebaten. Bueno, orduan ohitturia izaten zan, ba,
konparaziñuan, behixa alta dauanian, ba, nunbaitten izkua baldin badao,
ba, juaten zan zerbiziua eittera. Ta gero haren ordez jeneralian izaten zan, ba,
gari-ebatia edo zeozelan lanian. Hori, ba, asko zertzen zan, ta hori… ni hor
zerian izanda nao Akondian be bai ta leku askotan.
-Eta bidegintzia ze izaten zan? Lurra bera be bai garbitzen zan? Ertzak bakarrik edo zer izaten zan?
-Ertzak garbittu ta zulo-unak bete. Ta harrixa pikatxoiakin etara bihar bazan,
harrin bat txarra badau be, etara ta gero handik ha bete ta holan, holako…
zestuekin.
-A bai, e? Zestuekin?
-Bai, bai eskulana dana. Eskulana. Hori izeten zan… garua ekartzen zan gero, ta hartarakotxe izeten zan. Gero, gaiñera, beste gauza bat sangraderuak, erretena esaten jakon, sangraderuak, hori zan inportantia. Hori etaratzen zan garbi danian, ta alperrik [egon] tormenta haundixa etorri, ba, haundi-haundin bat etortzen bada bien, baiña bestela repartidu eitten [zian] ura eta ez zeban kalterik eitten. Oingo moduan, oin goixan hasi ta beheraiño etortzen dia.
-Erretenakin eitten zana zan bideratu, ez? Ura bideratu ta pixkat ,e…
-Bai, bai. Ta guk eitten genduana zan, ba, ni eindda nao hasi Naiorben ta Santa Kurutzeraiño askotan hartu atxurra ta erretena garbittu, trumoia entzutzen zanian, ta, juan ta garbittu. Ez baten ta bittan, e! urtian dozena bat bidar.
-Oseake erretenak einda egoten ziran ta eitten zenduena zan garbittu.
-Bai, garbittu.
- Atxurrakin edo…
- Bai, bai. Hori oso gauza zera zan, kritikua.
-Eta horren izena zan bidegintzia.
-Bidegintzia zan bidegintzia, baiña erretenak garbitzia, ba, ohitturia zan, ba, zonatik zonara holako basarrixak, e… tak.
-Norberak norberana…

Egilea(k): Idoia Arrillaga (Ignacio Zuloaga institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia