Astelena, gerrako soldaduen jantoki
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Astelena frontoian sukaldea ipini zuten soldaduentzat. Bitartean, pilotan jokatzen jarraitu zuen. Bere lagunak aipatzen ditu eta txerriendako jatekoa nola lortzen zuen kontatzen du..
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: EIB-068/026
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Aisia » Kirola » Pilota , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ekonomia gerra garaian
Transkripzioa
-Ta, klaro, gero [gerria] etorri zan, da gero frontoian ipiñi eben sukaldia soldauendako.
-Astelenan?
-Astelenan sukaldia zan dana, sukaldia ta. Da atian onduan euan sukaldia, da aurrian, bastante leku euan, bost edo sei kuadro artian libre euan frontoia. Eta ni joaten nintzan pelotan ensaiatzera ta basarrittik zerera. Eta han ein nittuan lagunak. Nik eruaten netsen basarrittik porruak eta azak eta horrek, eta eurek ipintze’esten ondo ipiñitta zer baten, tubo baten zertuta txarrixendako jatekua. Da karruakin eruaten esten basarriraiño, ta txarrixak hazi genduzen bueno!, hobeto ezindako moruan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!