Ama astoarekin plazara
Esnea eta ortuko jakiak saltzera jaisten ziren Eibarko erdigunera, Dos de Mayo kalera (gaur Toribio Etxebarria). Astoarekin jasiten zen herrira ama. Beste batzuk, Esteban Agirre, esaterako, zaldian etortzen ziren.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:02:07
- Erref: EIB-068/017
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Bestela basarriko esnia saltzera ta joaten ziñazien?
-Esnia saltzera gure ama joaten zan astuakin. Eta eruaten juan esnia ta porruak da azak da... Dos de Mayua zan puntua ta zerian, Alfa onduan hori kale guztia; eta orduan urtetzera noian pelotari; bueno, hamalau-hamabost urtekin zerian; lehen esan doten moruan, izena eta. Bidarte, aitta, ein zian lagunak, andriak gure amari erosten etsan azak eta porruak eta, falta zan guztia. Eta esaten etsan: igual semia pelotari urtengo dok semiak, igual pelotari urtengo jok semiak. [...]. Igual pelotari, tta. Dana emoten otsan hari, porruak eta tomatia, basarrixan hartzen genduan dana. Arrautzia ta esnia ta dana, danetik. Ze falta eitten eban gauza guztia.
-Eta nun saltzen zeban zure amak?
-Astuan, bertan astuan. Astuak ikasi eitten eben atian nun geldittu biha zan be. Gelditzen zan astua, ta ez bazan astua ona hankia lotu astuai ez ibiltzeko; geldirik egon bihar astua. Hori igual zan panaderuak karruan ekartzen ebenian ogixa Ermutik eta, danak kaballuak jakitzen eben nun geldittu biha zan ogixa emuteko.
-Baekixen, e?
-Bai, bai. Morduak. Esteban Agirre eta horrek danok kaballuan etortzen zian orduan, da harek baekixen nun geldittu be.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!