Amaña aldea gerra aurretik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:01:34
- Erref: EIB-068/010
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
-Gustauko jatan kontatzia Amaña ingurua ta Legarretik zeuen basarri ingururaiñokua ta zelakua zan gerra aurrian.
-Ospittala eiñ ebenian be akordatzen naiz ni. Nere anaia joan zan igeltsero. Akordatzen jata, kontratistak zien bat Amorebietakua da beste bat Durangokua, zian kontratistak eiñ ebenak hori ospittala. Hor ezebe ez euan. Zian mendixak eta gero sartu pixkat goratxuao Abontzakua euan, eta bestia Arrajola goraokua, baiña hor Abontzara joateko-ta soluak zian horrek danok, eta hori kantera-burua, ospittaletik aurrera doian kantera... horrek zian mendixak, mendixak bakarrik.
-Amaña dan guztia be mendixa?
-Mendixa, horrek danok mendixa zian danok. Gure basarrittik aurrera arte. Eta gure basarrixa da atzenengo basarrixa Mandiola Ballekua. Hor daoz Arrate Balle, Ko(ro)sta Balle eta Mandiola Balle. Eta gure basarrixa da atzenengo basarrixa.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!