Baserriak lursail zabalak zituen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-068-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko maiatzaren 28a
- Iraupena: 0:00:35
- Erref: EIB-068/005
- Kodifikatzailea: Ane Sarasketa
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Baserria » Baserriko lanak » Garia
Transkripzioa
-Zuen basarrixak terreno asko zekan?
-Bai, eukiko zittuan gure basarrixak, zenbat hetarea eukiko zittuan; hogeta hamar bat hetarea. Bai basarri bastante ona zan.
-Orduan ze izaten zan, dana labrauta?
-Bai, bai. Dana soluan atxurrakin ta, garixa be eskuakin ebai bihar ta dana. Erregalua be bajakat nik gari ebaten eindakua, gari ebaten eindakua hamen.
-Igeteixakin?
-Igeteixakin, hori da. Igeteixakin. Aldaparia, eta jaurt, garixa ebateko tiratu holan, da huts eiñ ta hankia hamen ebai. Ta euan orduan don Cándido Muñoz botikia eukana, ta fan nintzan eta ipiñi estan espaatrapua, hamendik erre eta hamendik gora ez zabaltzeko. Bueno ba, hau osatu zan, gero behian etxian azpixan, bastante hurrian, biribilla euan, errekia, Balenziaganeko taillarran ondotik errekia zan hori; bero eitten eban da fan errekara eta igari eiñ errekan eta osatu. Hamen dao. Akabo. Horretxekin osatu, horretxekin osatu zan.
-Eta hola garittan-ta askotan izaten zian holako akzidentiak?
-Ez. Ez zian asko izaten. Neu [mutikua], aldaparia zan ta laban ein neban eta tiratu ein netsan igeteixari.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!